Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Xenpelar Tailerren ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu dute

Izena emateko epea irailean zabalduko dute. Gaur arratsaldean tailerren bilera-aurkezpena egingo dute. 18:30ean izango da, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

Xenpelar tailerren eskaintza aurkeztu dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/15

Mende erdia bete dute ateak zabaldu zituztenetik Xenpelar Tailerrek. Bide luze horretan, ehunka herritar pasa dira bertatik euren abileziak findu eta sendotzeko. Ikasturtea amaituta eta bertan antolatutako diziplina ezberdinetako tailerretan jasotako uzta erakusgai dutela aurkeztu du Maite Gartziak datorren ikasturterako eskaintza. Patchwok tailerrean, josteko makinak, eta hainbat lanen artean eman du aurtengoan ere oparo datorren eskaintzaren berri jarduneko Kultura zinegotziak.

Bete dituen urteak bezain biribil, 50 dira eskainiko dituzten ikastaroak datorren ikasturtean; guztiak ere, helduei zuzendutakoak, urtekoak edota lauhilekoak, hainbat diziplinetan banatuta: pintura, zeramika, argazkigintza, egur taila, altzarien zaharberritzea eta patchworka. Tailerrek astean bi eta sei orduko iraupena izango dute.

Esan bezala, tailer horietan izena emateko epea irailean izango da. Online egiten dutenek, irailaren 4tik 15era egin beharko dute webgunearen bidez. Modu presentziala nahiago duten herritarrek, berriz, Zu! Zure Udala herritarren arreta zerbitzuan egin beharko dute irailaren 11tik 15era bitartean, eta horretarako, aurretik hitzordua eskatu beharko dute 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakira deituta—irailaren 7a eta 15aren artean—.

Izena ematen duten herritar guztiek plaza lortzeko aukera bera izan dezaten, plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den kasuetan. Izena emateak, ez du beraz,  plaza bermatuko.

Tasei dagokienean, berriz, norberaren gaitasun ekonomikoaren araberakoak izango direla gogorarazi du Gartziak: “Horretarako, matrikularekin batera, eskaera eredu normalizatuan egin beharko da, bai online eta bai presentzialki”. Ebazpena ondoren egingo da.

Tailerren gaineko informazio guztia, hemen klik eginda kontsulta daiteke. 943 44 96 35 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

Gaur arratsaldean tailerren bilera-aurkezpena egingo dute. 18:30ean izango da, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

Zeramikak arrakasta iaz

Eskaera ugari jasotzen dituzte Xenpelar Tailerrek eskaintzen dituzten 300dik gorako plazak osatzeko. Diziplina guztiek dute harrera ona, baina urtetik urtera aldatzen doazela azaldu dute arduradunek. Iaz, bereziki, zeramika izan zela arrakasta handiena lortu zuena aitortu dute: “Jende asko gelditu zen itxaron zerrendan”.

Zaharberritze tailerrak ere harrera ona du, itxaron zerrenda izaten du, eta egur tailak ere erantzun bikaina jasotzen duela baietsi dute. Pachwork tailerreko ikasleen leialtasuna nabarmen jarri dute, “urtero-urtero etortzen dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.