Astelehenean hasiko dute udako denboraldia Fanderia eta Beraungo udal igerilekuek
Beraungo igerilekua 10:30etik 21:00etara izango da zabalik, Fanderiakoa, 09:00etatik 22:00etara.
Beraungo igerilekua Astelehenean hasiko da udako denboraldia fanderia eta Beraungo udal igerilekuetan, irailaren 10a arte. Errenteria-Oreretako udal instalazioetan abonatuta dauden bazkideek abonamenduaren barruan dute bi instalazio horietarako sarrera. Abonaturik ez dauden erabiltzaileek, eguneko sarrera, bost sarrerako bonua, eta udako denboraldiko bonu berezia dute aukeran.
Beraungo igerilekua 10:30etik 21:00etara izango da zabalik, Fanderiakoa, 09:00etatik 22:00etara.
Galtzarabordako kiroldegiak ordutegia aldatuko du bestalde, eta hilaren 18tik irailaren 10a arte igandeetako ordutegia 08:00etatik 14:00etara izango da.
Informazio gehiago nahi duten herritarrek, Fanderiako instalazioetako 943 34 44 23 telefono zenbakira edo Beraungo igerilekuetako 943 44 96 98 telefono zenbakira deitu dezakete.
