Hurrengo agintaldirako gobernagarritasuna bermatuko duen akordioa modu publikoan sinatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak. 2011n hasitako bidea indartzera dator gobernu itun berria.
Izaskun Gomezen (PSE-EE) bi agintaldiko zikloa bihar bukatuko da. EH Bilduk udalbatzarrera joateko deia egin die herritarrei.
Dantza urbanoak eta, zehazki, inprobisazioa zabaltzea du helburu Errenteriako Hip Hop Lab elkarteak, martxan duen Unity proiektuarekin. Euskal Herrian dantzarien komunitatea sendotu, eta erremintak haien eskura jartzea du helburu.
Emanaldiak gaur hasi eta hilaren 22ra arte egingo dituzte Herri Arte Eskolako diziplina ezberdinetako ikasleek.
Oiartzungo Gazte Sortzaileek (Orgasmok) Metraiak film laburren jaialdia antolatu dute biharko (Landetxen, 18:00etan). Lau film emango dituzte, horietako bat Oiartzungo zigilua daramana.
Francisaldiaren barruan ‘Sex sua’ taularatuko du Andoni Mutiloa artistak Niessen Kulturgunean gaur 19:00etan. Doakoa da emanaldia, baina gonbidapena behar da. Harremanetarako sortu diren kode berriez umoretik arituko da artista.
Lezoko 24 Orduak Futbito Txapelketa egingo dute herriko kiroldegian bihar eta etzi artean. Jaixki Areto Futbol taldeak hartu du antolaketaren zama gehiena, baina laguntza izan dutela jakinarazi dute.
Agenda 21etik Agenda 2030erako jauzia egitekotan dago Pasaiako Udala. Europako 2030 Agendan zehaztutako helburuak herrian nola ezarri aztertuko dute, abian den planaren lau erronkak etorkizuneko oinarritzat hartuz.
Hilaren 22an aurkeztuko dute Argitturri. Oiartzuar talde batek duela urtebete energia burujabetzarako bidea hasi zuen. Energia berriztagarrien komunitatearen ibilbidearen hurrengo geltokia da.
Hilaren 20ra arte eman ahal izango da izena, herriko hainbat txokotan. Orain dela hamasei urte hasi ziren ekitaldia antolatzen.
Taberna eta jatetxe zerbitzua publiko orokorrarentzat izango da zabalik, eta bereziki erretiratuentzat.
Bilbon emango diren film onenak Oiartzunen ikusi ahal izango dira aurretik. Doan izango da, baina gonbidapenak lehenago lortu beharko dira.
Auzotarrek zein inguruetakoak izango dute zer gozatu Gaztañoko Jai Batzordeak, urteroko legez, mimoz prestatu duen askotariko egitarauan.
Iraileko jaien gaineko antolaketari eutsiko diote Lezoko Jai Batzordeko ordezkariek, hilaren 20an, 19:30ean hasita.
Hilaren 1ean ekin zion Donibaneko Bixi Bixi elkarteak 'Gora Herriak' jaialdiari. Bihar, bada, 'Azken festa handia' ospatuko dute; kalejira, herri bazkari eta musika nahiz bertsolariak lagun.
New Yorkeko kultur eremu ospetsuan sortutako musikalen kantuen aukeraketa batekin ikuskizuna egingo du bihar Zaria Koru Eskolak.
Arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango da, Lezoko baratze parkean, eta Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute bitartean.
Mendi eta orientazio ibilbideen eta fauna eta floraren inguruko informazioa jarriko dute bisitarien eskura, aurrerantzean.
Antxoko Biteri plazan egingo dute, 11:00etatik 14:00etara. Bekoz Beko elkarteak antolatuta, emakumeen talentua ikustaraztea dute helburu.