Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bekoerrota, futbol txikiaren epizentro 24 orduz

Lezoko 24 Orduak Futbito Txapelketa egingo dute herriko kiroldegian bihar eta etzi artean. Jaixki Areto Futbol taldeak hartu du antolaketaren zama gehiena, baina laguntza izan dutela jakinarazi dute.

Antolatzaileak, asteartean, prestaketa lan bete-betean. HITZA
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/06/16

Lezoko 24 Orduak Futbito Txapelketa bihar eta etzi artean egingo dute Bekoerrota kiroldegian. Pandemia aurretik eten zen Imanol Artola 24 Orduko Futbito Txapelketaren oinordeko da, nolabait esateko. Jaixki Areto Futboleko kideek antolatu dute formatu txikiko futbolzaleen gozagarri izango den iraupen luze eta jarraituko lehia. Biharko 10:00etan hasiko dira partidak, eta antolatzaileek aurreikusi dute igandeko eguerdi alderako jakitea nor izan den irabazlea: finalerdiak 11:00etan izango dira, eta 13:00etarako aurreikusi dute finala. Hasi aurretik, ordea, arrakasta izan du kirol iniziatibak: 32 taldeko kupoa zuten hitzartua, eta plaza den-denak bete egin dira. Lezoko Udalaren babesa du kirol lehiak. Giro ederra izango da asteburuan zehar Bekoerrotan, izena eman duten taldeengatik (320 bat jokalari denera), baita kiroldegia girotuko dutelako ere, edari salmenta zerbitzu eta guzti.

Lur Markez Ibarguren Jaixki Areto Futbol taldeko kide, eta aldi berean txapelketaren antolatzaileetakoa da. Nabarmendu du ilusioz eta gogoz izan direla aurretiko prestaketa lanak aurrera eramaten, mimo handiarekin zaindu dituztelako detaile den-denak. Adierazi du elkarlanaren bidetik ari direla antolaketan, eta esaterako, herriko Gaintxu Areto Futbol klubeko nahiz Antxo AFko kideen laguntza izaten ari direla den-dena egoki antolatzeko. «Gazteriak bat egin du txapelketarekin, bai jokatzeko, zein prestatzeko».

Baina azpimarra jarri du aurretik urte luzez Imanol Artola Oroitaldia antolatzen zutenen ekarpenean: «Asko lagundu digute guk antolatuko dugun lehen edizio honen antolaketan. Eskerrak eman nahi dizkiegu izan duten jarreragatik».

Askotariko taldeak

«Oso gustura gaude izen emateekin. Denak bete dira», adierazi du Markezek. Lezoko talde asko, eta inguruko herrietakoak apuntatu direla jakinarazi du. Harro daude Jaixkikoak. «Lezon, gainera, kuadrillaka taldeak osatu dituzte. Mistoak dira batzuk, emakumeek eta gizonek osatutakoak. Gainera, adin tarte ezberdinetako ekipoak daude. Izan dira talderik gabe zeuden pertsonak, eta herrian izan den giro on eta elkarlanaren ondorioz horiek ere jokatzeko aukera izango dute, hainbat talde osatzeko baliagarri izan direlako», zehaztu du Markezek.

Orotara 32 taldek eta 320 bat jokalarik parte hartuko dute txapelketan

Txapelketaren prozedura erraza da: 32 taldeek kanporaketa zuzenak jokatuko dituzte. Hau da, hasteko hamasei partida jokatuko dituzte talde denek, eta hortik irabazle ateratzen diren 16ak hurrengo kanporaketara joango dira, horrela, finalerako bi talde gelditu arte. Galtzen duena, etxera; eta irabazlea hurrengo kanporaketaren zain geldituko da kiroldegian, edo lotara joango dira taldekideak, ez baita erraza izango 24 orduz erne mantentzea.

Lehiaketaren gaineko informazioa zuzenean taldeei emateko batzarra gaur egingo dute, 19:00etan, Saldise plazan. Aldi berean, lehen kanporaketaren zozketak egingo dituzte. Jaixkikoek iragarri dute zozketa hori Instagram bidez zuzenean zabalduko dutela (lezoko24orduak_futbito kontuan).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.