'Broadway' Lekuonara ekarriko du Zariak
New Yorkeko kultur eremu ospetsuan sortutako musikalen kantuen aukeraketa batekin ikuskizuna egingo du bihar Zaria Koru Eskolak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/06/zaria.png)
Handira bukatuko du Zaria Koru Eskolak ikasturtea. New Yorkeko Broadwayko doinuak Errenteria-Oreretara ekarriko ditu. Broadway musikala eskainiko du Lekuona Fabrikako areto nagusian, bitan gainera.
Lehenengo emanaldia 17:00etan izango da, bi ordu geroago (19:00etan) bigarrena. Broadwayn eskaini diren hainbat musikalen kantuekin osatu dute ikuskizuna Zariakoek, baina dantza eta antzerkia ere ez dira faltako. Ikuskizun bete-betea prestatu dute. “Ikusleak gozatuko du”, ziurtatu dute Zariakoek.
Bertan izateko sei euroko sarrera ordaindu behar dute arte-eszenikoen maitaleek. Horiek Errenteriako Udalaren sarrera salmenta zerbitzuaren bitartez eros daitezke.