'Gaixotasun eta izurriak' baratze tailerra, ekainaren 22an
Arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango da, Lezoko baratze parkean, eta Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute bitartean.
Ekainaren 22an, Lezoko Baratze Parkean “Gaixotasun eta izurriak” doako tailerra eskainiko du Kimu Batek. Bertan, baratzeko gaixotasun eta izurriteen inguruan arituko dira, arazoei zein eratan aurre egin eta zein produktu erabili ikasteko.
Hori horrela, ekainaren 22an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era elkartuko dira, eta bitartean Furgobaratza zerbitzua egongo da ere.
