Santakrutzetara begira jarri da Jai Batzordea
Iraileko jaien gaineko antolaketari eutsiko diote Lezoko Jai Batzordeko ordezkariek, hilaren 20an, 19:30ean hasita.
Lezoko Jai Batzordeak batzarra egingo du hilaren 20an (asteartea da), 19:30ean hasita, Kultur Aretoan. Hiru aztergai izango dituzte batzordekideek, nabarmenena erdikoa: Santa Krutz Jaien antolaketa.
Horren aurretik eta ondoren hizketagai izan diren arloak, honakoak: ekainaren 6ko aktaren onarpena, eta bertaratutakoen galde-eskeak.