Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urteko uzta oholtzara

Emanaldiak gaur hasi eta hilaren 22ra arte egingo dituzte Herri Arte Eskolako diziplina ezberdinetako ikasleek.

Herri arte eskolako ikasleak. Argazkia: Herri Arte Eskola
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/16

Herri Arte Eskolako ikasleek ikasturte amaierako ekitaldiak eskainiko dituzte gaurtik hasi eta hilaren 22ra arte, Niessen Kulturgunean, Lekuona Fabrikan eta Herri Arte Eskolan. Horietara joateko gonbidapenak, eskolako arreta bulegoan eskuratu beharko dira. Dantza, musika, antzerkia, arte plastiko-ikusizkoak eta hitzako ikasleen lana ikusi ahalko da emanaldietan.

Ikasturte bukaerako emanaldiak egiten dituzten bitartean, erakusketa bisitatzeko aukera ere izango da eskolan bertan; arte plastiko-ikusizkoen ikasleek egina da erakusketa hori.

Kamara taldeek, perkusio taldeak, eta jazz eta konboak zabalduko dute egitaraua gaur, eta ipuin musikatuekin bukatuko dira emanaldiak hilaren 22an. Berezia izango dela azken emanaldi hori nabarmen jarri dute Herri Arte Eskolako arduradunek: “Emanaldi berean arituko dira narratzaileak, antzezleak, musikariak eta abeslariak”.

Matrikula zabalik eta berrikuntza ugari

Herri Arte Eskolan izena eman nahi dutenek zabalik dute datorren ikasturterako matrikula epea. Informazio guztia, hemen klik eginda kontsulta daiteke.

Irailetik aurrera, gainera, hainbat berrikuntza “interesgarri” txertatuko dituztela eskolako plangintzan iragarri dute. Batetik, Arte plastiko-ikusizkoetan Sormen proiektuak I eta II —8-12 urte artekoentzat—, Marrazketa-komikia-animazioa eta Argazki eta soinu laborategia —12-14 urte artekoentzat—, eta Ilustrazio esperimentala-autoedizioa-fanzinea, eta Bideoartea eta soinu instalazioak  —15-17 urte artekoentzat— ikasgaiak gehituko dituzte; 12-17 urte arteko ikasleei begira ere Pintura-teknika mistoak-muralgintza ikasgaia jarriko dute martxan.

Musikari dagokionean,  Euskal aerofonoak (alboka-txistu-dultzaina) ikasgaian, saio berean eta talde txikietan instrumentu horiek ikasten hasteko aukera egongo da 8 urtetik aurrera (helduak barne). Gainera, 12-18 urte bitartekoek Musikal batean parte hartzeko aukera izango dute ahotsa, gorputz adierazpena, irudimena eta eszenaratzea landuz, eta, lehen aldiz, jazzak eta inprobisazioak ere hezkuntza proiektuan lekua izan dezaten, Big-band bat osatu nahi dute.

Antzerkian, Hastapen eta Laborategia taldeak sortuko dira helduentzat, sormenean, talde elkarrekintzan, ahots zein gorputzarekin ahaldundu daitezen.

Halaber, Hitzaren arloan, hitzarekin irudimenez jolasten hasteko, 8-12 urte bitartekoentzat, Liburuen mundua I eta II, 12 eta 17 bitartekoentzat, Idazketa sortzailea I eta II, eta 18 urtetik gorakoentzat, Sormena eta Hitza esakiniko ditu Herri Arte Eskolak.

Eta hori gutxi balitz, 18 urtetik gorako herritar ororentzat arte diziplinetako bakoitzean Ikusle Eskolaren aldeko apustu estrategikoa egin dute. Ikasgai horren bidez, arteaz “hobe eta gehiago gozatzeko gakoak erakustea”.

Emanaldien hitzorduak

Gaur, ostirala

  • Kamara taldeak eta perkusio taldea: 18:00etan, Herri Arte Eskolako 111 entsegu-gelan
  • Jazz konboa: 19:00etan, Herri Arte Eskolako 111 entsegu-gelan

Bihar, larunbata

  • Antzerkia (haurrak eta gazteak): 9:45ean, Niessen kulturguneko auditorioan
  • Dantza urbanoak eta garaikidea: 12:30ean, Niessen kulturguneko auditorioan
  • ‘Singin´ in the rain’ musikala: 16:30ean, Niessen kulturguneko auditorioan
  • Euskal dantza: 19:00etan, Niessen kulturguneko auditorioan

Etzi, igandea

  • Balleta: 12:00etan, Niessen kulturguneko auditorioan

Hilak 19, astelehena

  • Sokak: 18:00etan eta 19:00etan, Niessen kulturguneko entsegu gelan
  • Harmonia + konposizio ikasleak: 18:00etan, Herri Arte Eskolako 111 entsegu-gelan

Hilak 20, asteartea

  • Haizeak + perkusioa: 18:00etan, Herri Arte Eskolako 111 entsegu-gelan
  • Trikitilariak: 19:30ean, Herri Arte Eskolako 111 entsegu-gelan

Hilak 21, asteazkena

  • Pianoak: 18:00etan eta 19:00etan, Herri Arte Eskolako 111 entsegu-gelan
  • Ikasleen banda, orkestra + abesbatza, Herri Musika Taldea (euskal instrumentu tradizionalak) + dantza: 19:00etan, Lekuona Fabrikan

Hilak 22, osteguna

  • Ipuin musikatuak: 18:30ean, Lekuona Fabrikan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.