Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
ORRI BABESTUA. Pasaiako Udala.

Zer-nolako herria izango dute pasaitarrek 2030. urtean?

Agenda 21etik Agenda 2030erako jauzia egitekotan dago Pasaiako Udala. Europako 2030 Agendan zehaztutako helburuak herrian nola ezarri aztertuko dute, abian den planaren lau erronkak etorkizuneko oinarritzat hartuz.

2030erako zer-nolako herria nahi duten hausnartzen hasiak dira Pasaian. PASAIAKO UDALA
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/06/16

Krisi geopolitiko eta energetikoaren testuinguruan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2030 Agenda izeneko plana onartu zuen 2015eko irailean. 193 herrialdek egin zuten bat norbanakoen, planetaren eta oparotasunaren aldeko hamazazpi helburu globalekin.

Tokikora ekarrita, Pasaian ere gobernantza eredu berriak eraikitzen hasteko beharra ekarri zuen nazioarteko planak. Udalak 2004an hasi zuen Agenda 21erako ibilbidea, Oarsoaldeko Garapen Agentziaren bidez. Urte hartan egoeraren diagnostikoa egin zen herrian, baina ez zen ondorengo ekintzarik definitu.

Lehen Agenda propioa

2017an Pasaiako Udalak Tokiko Agenda 21 propioa garatzeko prozesua hasi zuen, eta Udalsarea 2030eko (Udalerri Jasangarrien Euskal Sarea) kide izatera pasa zen. Prozesuan, udal politikari, teknikari eta herritarren ekarpenak eta ikuspuntuak jaso zituzten arduradunek.

Hori horrela, 2019-2026 iraunaldia duen ekintza plana osatu zen Pasaian. Dokumentu hori oraindik iraungi ez bada ere, Agenda 2030erako trantsizioan murgildu da jada Pasaia. Horretarako lehen urratsa egin dute: udal gobernantza eredua aztertzea, etorkizuneko paradigmara egokitzen hasi ahal izateko.

Prozesurako 95 helburu, 32 adierazle estrategiko eta 110 udal adierazle ezarri beharko ditu udalak. Ekintzak lau arlo espezifikotan banatu dituzte: ingurumena, gizartea, ekonomia eta gobernantza. Lehen sektorea bultzatzeko plan espezifikoan, adibide gisa honako ekintzak barnebil litezke: merkataritza-zirkuitu laburrak sustatzea; tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sostengatzea; edo klima-aldaketari egokitzeko baliabideak ematea ekoizleei.

Kutsadura murrizteko, bestalde, xede kuantitatiboa aurreikusten du Agenda 21eko planak, 2030erako jauzia egiterakoan jasoko dena: 2030erako, Pasaian sortutako CO2 isuriak %40 jaistea, 2014 urteko datuen aldean. Badute oinarria, Pasaiako Klima eta Energia Planean helburu berbera baitago ezarrita.

2030eko Pasaia

Pasaiako Tokiko Agenda 2030. urtera begira egokitzeko, udalerriak noranzko bidea hartu beharko lukeen eta zer emaitza lortu nahi dituen definitu beharko dute. Horretarako, Agenda 21eko Planaren Formulazio Estrategikoa berrikusiko dute, zeinak honako lau erronka nagusi hauek identifikatu zituen: lehenik, lau barrutien arteko batasuna sustatzearen alde egin nahi da. Etorkizunean, lau barrutiek oinezko, bizikleta eta motora bidezko lotura izango lukete. Herri bakar bat, lau nortasunekin.

Portuko jarduerek eragina dute pasaitarren bizi kalitatean, eta horrekin du lotura bigarren lan-ildoak. Etorkizunean, herriaren eta portuaren artean elkarlana egonen da, herritarren onura bilatuz eta euren bizi kalitatea eta osasuna hobetuz.

Ingurumen politikak indartzean datza hirugarren xedea. 2030erako ingurune osasuntsua izango duen Pasaia lortu nahi da, herritarren ongizatea eta osasuna udal politiken oinarrian ezarrita. Horretarako funtsezkoa izango da herritarrek ere arduraz joka dezaten.

Azkenik, mendia, ura eta herriguneak hartu dituzte ardatz. Pasaiaren eremu natural eta herri paisaia ekonomia bultzatzeko eta bertako baliabide eta zerbitzuen erabilerari lehentasuna emateko elementu garrantzitsuak dira. Etorkizunean, Pasaiak zerbitzuetara bideratutako udalerria izaten jarraituko du, baina garrantzi berezia emanez natura balioei eta bertako baliabideen erabilerari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.