Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Joana Mendibururen eskuetan dago aginte-makila

Oiartzungo udalbatza berria eratu dute gaur goizean. Herritarren eta udalaren artean "elkarlan sendoan" jarraitu nahi dutela adierazi du alkate berriak.

joana mendiburu alkate berria Joana Mendiburuk Jexux Leoneten eskuetatik jaso du aginte-makila.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/17

Oiartzunek alkate berria du: Joana Mendiburu Garaiar. Gaur goizean, udalbatza osatzen duten gainontzeko hamasei zinegotziekin batera, hartu du kargua.

12:00etan puntuan hasi da kargu-hartze ekitaldia. Jexux Leonet gaur arte alkate izandakoak eskerrak eman ditu zortzi urteetan bidelagun izan direnei. “Egin duguna batzuentzako gutxi izango da, baina guretzako asko izan da”, aitortu du. EH Bilduren taldean erreleboa “beharrezkoa” dela esan du, eta koalizioko talde berria “ilusioz eta jakinduriarekin” ikusten dituela gaineratu du.

Bozketan, sorpresarik ez

Leonetek bere kargu ohian bota dituen azken hitzen ondoren, adin-mahaia osatu dute Ekain Susperregi zinegotzi gazteenak eta Rafael Bergaretxe zaharrenak. “Ohorea da kargua izatea, baina ez da pozgarria zaharrena izatea”, esan du, txantxetan, zinegotzi jeltzaleak, publikoaren barre artean.

Zinegotzien izenak banaka izendatu dituzte, eta datozen lau urteetan beraiena izango den eserlekuan eseri dira. Mendiburu —artean alkategaia— izan da lehenengoa, eta txalo zaparrada jaso du. Gainontzeko zinegotzien aipatzean ez da txaloen intentsitatean beherakadarik nabaritu.

Protokolozko tramiteen ondoren, bozketaren txanda iritsi da. Mendiburu izan da bere burua aurkeztu duen hautagai bakarra, eta bere taldekideen babesa jaso du. EAJko zinegotziek abstentzioaren bide hartu dute.

Politika “eraldatzaile eta parekideak”

Leoneten eskuetatik aginte-makila jasota, alkate moduan lehen hitzak esan ditu Mendiburuk. 1936ko gerran errepresaliatutako karguen izenean, Nafarroara ale xehatzera joaten ziren amonen izenean, Esteban Muruetagoiena mediku izan zenaren “zintzotasunaren” izenean eta Martzelina Lopetegi Olaizen “libertadia“-ren izenean hartu du kargua, “ohore handiz”, orain arteko alkate “aurrerakoien” lekua betez.

Bere diskurtsoan EH Bilduk jorratuko dituen gaiak harilkatu ditu. “Kalean bezala”, udalean ere politika “sozial, feminista eta euskaltzaleak” gauzatzeko asmoa du.

“Jakin badakigu erakundeak sistema bizirauteko sortuak daudela, ez direla eraldaketarako berezko gune naturalak, eta kontzientzia horretatik abiatuta lan egingo dugu politika eraldatzaileak eta parekideak gauzatzeko”, esan du Mendiburuk.

Bigarren emakumezko alkate izate hutsak politika feministak bermatzen ez dituela nabarmendu du, eta horiek aurrera eramateko “begirada aldaketa” behar dela esan du.

Herritarren eta udalaren artean “elkarlan sendoan” jardungo dutela iragarri du, eta zaintza erdigunean jarri du.

Kultura politika “propioa” diseinatuko dutela aurreratu du, “euskara ardatz” izango duena. Oiartzungo natura zaintzeko konpromisoa hartu du, ingurumen krisiaren ikuspegi global baten barruan.

Elikadura eta energia burujabetzan bidea urratzeko helburua dutela adierazi du Oiartzungo alkate berriak.

“Garaiari eta egoerei erantzun nahi eta beharra izango da datozen lau urteetako erronka. Une batzuetan konplexua eta are, zaila ere izango dela jakitun, erantzunen bila ibiltzea ederra ere izango da, bizirik egotearen seinale baita”, gaineratu du.

Oiartzuarrekin “eskuz esku” lanean arituko direla azaldu du, eta “eskua luzatu” dio oposizioari. Eskualdeko gainontzeko udalerriekin “eskua emanda” iragarri du. Gainontzeko udalerrietan ere EH Bilduk izango du gidaritza.

“Gora Oiartzun!” batekin bukatu du bere hitz-hartzea. [Osoa irakur daiteke hemen].

Esker ematea, plazan

Korporazioa osatzeko plenoa bukatuta, EH Bilduko zinegotzi izan direnei eskerrak emateko ekitaldia egin dute Done Eztebe plazan.

Dantza egin diete gaur arte kargua izan dutenei, eta bertan bildu den jendetzak hiru bertso eskaini dizkie. Zinegotzi berriek oroigarriak eskaini dizkiete bere aurrekoei; sail arduradun berriek zaharrei.

Ekitaldia pintxo eta tragoxka artean bukatu dute, Kontzejupean.

Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea
Oiartzungo korporazioaren kargu-hartzea

Erlazionatutako edukia«Taldekide asko berriak gara udalean, baina ez herrigintzan»Oiartzungo Udalbatza osatuko duten hamazazpi ordezkariak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.