Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzun, hirugarrenez jarraian, Herriarteko finalera

Madalensoroko zaleen laguntzarekin, oiartzuarrek kanporaketa berdindu dute hiruna garaipenera, eta tantoen aldeagatik pasatu dira.

herriartekoa oiartzun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/17

Madalensoron eman behar zioten buelta kanporaketari, eta buelta eman diote. Oiartzun eta Ataunek esku huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdietako itzuliko hiru partidak jokatu zituzten atzo arratsean.

Goierritarrak 2-1eko abantailarekin iritsi ziren Beheko Plazako kantxara, baina oiartzuarrek bere publikoaren babesa zuten atzokoan. Lehenengo partida 22-2 irabazi zuten etxekoek, Galardi eta Olaiz kadeteen eskutik.

Beste bi partidetako bat irabazi beharra zuten, Ataundik hamalau tantoko abantailarekin bueltatu baitziren oiartzuarrak, bi partida galdu arren. 

Gazte Mailako partida irabazi eta ataundarrak hamabi tanto baino gutxiagotan uzten bazuten, oiartzuarrak finalean izango ziren. Pentsatu eta egin: Landa eta Zabaletak osatutako bikoteak joaneko partidaren arantza kendu, eta ataundarrak bost tantotan utzi zituzten.

Oiartzuarrek presiorik gabe jokatu zuten Senior Mailako partida, festa giroan. Etxeberria eta Olaizek 14-22 galdu zuten ataundarren kontra, baina berdin du horrek: oiartzuarrak finalean dira, hirugarren urtez jarraian.

Finala, datorren asteburuan

Finalerako txartela lortuta, pilotari oiartzuarrek bihar Azpeitian gertatzen denari jarri beharko diote arreta. Azpeitiak eta Andoainek jokatuko dute finalista izateko ohorea.

Azpeitiarrak faborito dira, Andoaingo hiru partidak poltsikoratu baitzituzten, eta tanto diferentzia +46koa dute. Urolatarrek irabaziz gero, 2017, 2021 eta 2022ko finala errepikatuko litzateke.

Final hori datorren asteburuan jokatuko dute, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Eguna eta ordua zehazteke daude oraindik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.