Iraultza Dantza taldeak 1994az geroztik egiten du San Juan bezperan udako solstizioari uzta oparoa eta eguraldi ona eskatzeko.
Tirri Tarra fanfarreko kideek, sorreraren 50. urteurrenaren harira, botako dute suziria. Larunbatean hasiko dira sanpedroak.
Urtea hasi denetik, hiru emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrrian; hirurak maiatza eta ekaina artean, hilabete exkaxeko epean.
Hilabete eskasean hiru bider hartu behar izan ditu kaleak Pasaiako mugimendu feministak, hilketa matxistengatik. Azkena, 89 urteko andrazkoa, Bilbon.
KAE1 Ligako lehen estropada San Juanek irabazi du, eta bigarrena San Pedrok. Moreak dira buru sailkapen orokorrean, eta arrosak bigarren.
Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiaren hogeita zazpigarren ekitaldia gaur hasiko da. Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatzen dute oroitaldi hori eta 40 bikotek hartuko dute parte.
Kontzejupean jokatuko dituzte aste honetako eskuz pasakako partidak, arratsaldez.
Haurren Irakurle Taldeko kideak eta herriko hainbat poeta izango dira errezitatzaileak, baina nahi duenak ere parte hartzeko aukera izango duela aurreratu du udalak.