Udarako ordutegi murriztua izango dute liburutegiek datozen hiletan
Goizez soilik izango dira zabalik udaran zehar. Barruti bateko liburutegia itxita denean, hutsunea beste barrutietako zerbitzuekin beteko da.
Udako ordutegi murriztua izango dute Pasaiako udal liburutegiek datozen hiletatik aurrera. Lau barrutietan dago liburutegi bana, eta baten itxierak utziko duen hutsunea besteetan eskainiko den zerbitzuarekin ordezkatzen ahalegintzeko ordutegia sortu dute udal arduradunek.
Udarak dirauen artean, orokorrean, goizez bakarrik izango dira zabalik liburutegiak. 10:00etatik 14:00etara Donibane eta Trintxerpekoa, eta 10:00etatik 12:45era bitarte Antxo eta San Pedrokoa. Itxiera datak eta ordutegi zehatzak jarraian kontsulta daitezke:
- Donibaneko liburutegia
- Ekainaren 26tik 30era: 10:00-13:00.
- Uztailaren 26tik irailaren 8ra: 10:00-14:00.
- Uztailaren 3tik 25era: itxita.
- Trintxerpeko liburutegia
- Uztailaren 3tik irailaren 8ra: 10:00-14:00.
- Abuztuaren 1etik abuztuaren 18ra: itxita.
- Antxoko liburutegia
- Uztailaren 3tik irailaren 8ra: 10:00-12:45.
- Uztailaren 17tik abuztuaren 1era: itxita.
- San Pedroko liburutegia
- Uztailaren 3tik 14ra eta abuztuaren 1etik 11ra: 10:00-12:00.
- Uztailaren 17tik 28ra eta abuztuaren 16tik irailaren 8ra: itxita.