2023/6/20

Munduko Txapelketan zazpigarren izan da Alex Gonzalez scooterra

16 urterekin munduko onenen artean leku bat lortu du Alex Gonzalez scooterrak. Madrilen (Espainia) egin duten Munduko Txapelketan zazpigarren sailkatu da errenteriarra absolutuen kategorian.

Madalenetako omenduei, harrera

Madalenetako omenduak izango diren Gurutze Gorria eta Juneren Hegoak elkarteetako ordezkariei harrera egin zieten atzo Errenteriako Udalean.

Ikasturte amaierako topaketa egingo dute Oarsoaldeko Rugbyzaleek

Asteazkenean 19:00etan saio berezia egingo dute Fanderiako futbol zelaian. Hirugarren denboran gerturatutako guztiekin ariko dira.

Ostiralean hasiko dira 2023ko sanjoanak

Txupinazoko suziria Aitana Lizarazu eta Oihan Arbonak botako dute aurten. Ostiral iluntzen piztuko dituzte suak pasaitarrek.

Indarkeria matxista ezabatzeko baliabideak eskatu dituzte enegarrenez

Datu beldurgarri bezain lazgarria. Planetako hiru emakumetik batek pairatzen du indarkeria matxista Osasun Munduko Erakundeak emandako informazioaren arabera.

[Bideoa eta galeria] Xoxolur Eguna, bikaina

Igandean eman zuen bukatutzat Xoxolurrek ikasturtea, herrian. Datorren sasoiari begira jarri dira jada Lezoko mendizaleak.

euskaraz urtabe

Kultura, aisialdia eta kirolaz ariko dira bihar

Oiartzungo Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko bigarren saio parte hartzailea egingo dute bihar, Landetxen.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-06-16)

Ekainak 16ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXPORT Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrera bikoitza da.

Pasaiako EAJk trantsizio "ordenatu eta lasaia" bultzatuko du

Jeltzaleen zerrendaburu Loreto Osak ziurtatu du oposizio "propositibo eta eraikitzailea" sustatuko duela alderdiak datorren legegintzaldian.

barrakak xanistebanak

Xanistebanak girotzeko musika-zerrenda osatuko dute haur eta gazteek

Euskarazko abestiak lehenetsiko dituzte, 10 abestiko zerrenda osatuko beharko da. Uztailaren 3ra bitarte bidali daitezke proposamenak.

Baratzeetako gaixotasun eta izurriteak ekiditeko informazioa, Lezon

Ostegunean izango da Furgobaratza Lezoko Baratze Parkean, 18:00etatik 19:30era. Baratzea dutenei eta ez dutenei emango diete informazioa.

Udarako ordutegi murriztua izango dute liburutegiek datozen hiletan

Goizez soilik izango dira zabalik udaran zehar. Barruti bateko liburutegia itxita denean, hutsunea beste barrutietako zerbitzuekin beteko da.

San Joan suak pizteko oharrak eman ditu Udaltzaingoak

Udarari ongietorria emateko suak nola, zerekin eta non egin ahalko diren zehaztu du Pasaiako Udaltzaingoak.

Gehiago