Xanistebanak girotzeko musika-zerrenda osatuko dute haur eta gazteek

Euskarazko abestiak lehenetsiko dituzte, 10 abestiko zerrenda osatuko beharko da. Uztailaren 3ra bitarte bidali daitezke proposamenak.

barrakak xanistebanak

Oiartzungo Udala eta Ttiriki-ttauki (Elizalde Institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro Ikastola) euskara batzordeak xanistebanei begira jarri dira dagoeneko, eta azken urteetan bezalaxe, kanta-zerrenda bat osatu nahi dute herriko haur eta gazteekin. Proposatutako abestiekin udalak playlist bat osatuko du, 10 kantakoa. 

Euskarazko abestiak lehenetsiko dituzte, aipatutako 10 kantako zerrenda horretatik 8 euskarazkoak beharko dute izan. Zerrenda hori Spotify plataforman zintzilikatuko dute.

Uztailaren 3ra bitarte jasoko dituzte proposamenak. Parte hartuko dutenen artean bozgorailuak eta xanistebanetako barraketarako fitxak lortuko dituzte sari gisa.

10-25 urte bitartekoek izango dute proposamenak egiteko aukera. Lotura honetan egin daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.