Hilario Arbelaitzek botako du xanistebanetako suziria
Sukaldari oiartzuarra omendu nahi izan du aurten Jai Batzordeak, "bere ibilbide profesionalean euskal sukaldaritzari egindako ekarpenagatik".
Hilario Arbelaitz sukaldariak botako du aurtengo xanisteban jaien hasierako suziria, bera izango da aurtengo txupinazoaren protagonista. Jai Batzordeak sukaldariaren ibilbidea omendu nahi izan du aurten, “bere ibilbide profesionalean euskal sukaldaritzari egindako ekarpenagatik”.
Joan den abenduan hartu zuen erretiroa Arbelaitzek, Oiartzungo Zuberoa jatetxean 52 urte luze pasatu ondoren. Jai Batzordearen arabera, oiartzuarrak “ezin hobe” uztartu zituen sukaldaritza tradizionala eta joera berriak.