Mineralen bila ibiliko dira herritarrak Arditurrin
Aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte igandeko txangorako, eta 12 urtetik beherakoek aldiz, hiru.
![Mineralen bila](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/09/mineralen-bila_003.jpg)
Igandean (hilak 25) Mineralen bila izeneko ibilaldi gidatua egingo dute Arditurri inguruan. Bi mila urteko meatzaritzak utzitako aztarnak ikusi eta ustiatutako mineralen bila ibiliko dira herritarrak. Oraindik mineral ugari aurki daitezke bi mila urtez meategia izan zen eremu horretan. Horiek aurkitu eta identifikatzea izango dute helburu partaideek.
10:00etan abiatuko dira herritarrak, parketxetik. Bi ordu inguruko iraupena izango du ibilaldi gidatuak. Euskara hutsean eskainiko dute.
Bertaratzeko interesa duten lagunek aldez aurretik izena eman beharko dute, helbide honetara idatziz edo 943 49 50 69-688 89 50 68 telefonoetara deituz. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte, eta 12 urtetik beherakoek aldiz, hiru euro.