Bukatu dute aurtengo Tipi Topa
Uztailera arte, hala ere, Martxan ekimenak bere horretan jarraituko du. Asteartetan elkartuko dira, 11:00etan Bekoerrotan.
Amaiera eman diote aurtengo Tipi Topa adinekoen egitasmoari. Atzo, osteguna, hamaiketako goxoaz disfrutatu zuten Gurutze Santuaren plazan. Mikel Arruti alkate berria izan zuten lagun, eta patata-tortilla eta edariak dastatu zituzten.
Aurrerantzean, bada, ekimen geldirik egongo da irailera arte. Martxan ekimenak, ordea, bere horretan jarraituko du uztailera arte. Hala, Bekoerrota kiroldegian elkartuko dira asteartetan, 11:00etan; indarra, oreka, malgutasuna eta koordinazioa lantzeko.