Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

[Erreportajea] San Pedrotik mundura, mus(ikasten)

Mende erdia joan da Tirri Tarra fanfarrea jaio zenetik. Musika banda horiek adineko gizonen kontua ziren garaietan, 12 urteko neska-mutil sanpedrotarrak Europatik birak egiten hasi ziren.

Tirri Tarrako kideak, 1987an, Iruñean eskainitako emanaldi baten ondoren.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/23

Tirri Tarra fanfarreko kideek botako dute asteazkenean sanpedroei hasiera emango dien suziria. Astebeteko egitaraua prestatu zuten hilaren 10etik 17ra bitarte (joan den asteburuan izan zuten azken traka handia) 50 urteak ospatzeko, eta harrera bero bezain jendetsua egin zieten San Pedroko musikariei bizilagun, kide, inguruko eta zaleek. «Aste osoko programa prestatu genuen, baina larunbatean olatuaren gandorrean eman genuen egun osoa, 09:00etatik 01:00ak arte, eta oraindik lur hartzen ari gara», mintzatu da Amador Mayo taldekidea, nabarmen hunkituta.

Fanfarrearen lehen belaunaldikoa da hura, sortzaileetakoa. «Josetxo Gonzalez gu baino 2 edo 3 urte zaharragoak ziren hiruzpalaurekin elkartu zen, eta orduan fundatu zen Tirri Tarra. Gu lehen promoziokoak izan ginen, baina hortik belaunaldi gehiago izan ziren gero».

1973. urtearen bukaeran izan zen hori. Orduan baziren sona handiko fanfarreak Gipuzkoan, baina San Pedrokoaren oso bestelakoak. «Denak ziren maskulinoak eta adineko gizonenak», gogora ekarri du Mayok. Eta, testuinguru horretan, 12 urteen bueltan zebiltzan gazte sanpedrotarrak, bai mutilak eta baita neskak ere, garairako apurtzailea izango zen musika taldea gorpuzten hasi ziren.

Argi zuten fanfarrea izango zela sortuko zutena, halako musika bandak 30etik 40ra bitarteko musikariak izan ohi baitituzte, eta txarangek, aldiz, dozena pare bat inguru.

Hasi eta buka izan ziren autodidaktak: «Bazen herrian tronpeta jotzen zekien adineko gizon bat, eta batzuei irakasten hasi zitzaigun. Hortik, gure artean, instrumentu bat jotzen zekienak besteei irakasten zien». Eta ez musika bakarrik. Izan ere, lehen promozioa osatu zuten musikari gehienek ikasketekin uztartu behar zuten bandako jarduna, eta doinuekin bezain zorrotzak ziren fanfarrearen zuzendariak ikastetxeko egitekoekin: «Urtean zehar emanaldi puntualak ematen genituen Gipuzkoako edo Euskal Herriko herrietan, baina udara heltzearekin batera estatu osotik mugitzen ginen, Europatik bira… Autobusa hartu eta txokoz txoko aritzen ginen. Baziren udalekuetan hamabost egun ematen zituztenak; bada, guk berdina egiten genuen, baina maila erraldoian».

Autobus bidaia horietan asko ziren irailerako azterketak prestatzen orduak ematen zituzten gazteak. «Txetxo [Josetxo Gonzalez] zorrotza zen horrekin», mintzatu da Mayo, «behartzen gintuen batak besteari klaseak ematera. Kimika zekienak hori irakasten zion irakasgaia gainditu gabe zuenari». Horretan ere izan ziren autodidaktak.

«Bizi-eskola»
Hamarkadatik gora eman zuen Mayok, beste hainbestek bezala, Tirri Tarran. Harentzat, irakaspenak musikaz gaindikoak izan ziren: «Nik bi edo hiru solfeo urte egin nituen, baina ez zen nire indargunea [barrez]. Beste paper bat hartu nuen gero fanfarrean, gehiago dinamizazioan. Frantses apur bat ere banekien, beraz, emanaldien antolaketan-eta ibili nintzen gehien».

Fanfarreak haren bizian izandako rolagatik galdetuta, ez du zalantzarik egin: «Bizi-esperientzia izugarria izan da niretzat; bizi-eskola bat. Maitasun ikaragarriarekin gogoratzen ditut Tirri Tarrako urteak, eta izugarri ikasi izanaren sentsazioa dut, zentzu guztietan: hain gazte etxetik irten eta mundua ikusteak ematen dizun autonomiatik hasita».

Gizarte langilea da Mayo, eta ez zuen musika ogibide bihurtu hark. Haatik, bada fanfarrean estreinakoz instrumentu bat eskutan hartu eta egun musikagintza ogibide bihurtu duenik ere. Eta gutxi ez. Tirri Tarraren hiruzpalau belaunaldiak kontuan izanda, 25 bat lagun musikatik bizi direla zenbatetsi du Mayok.

Musikarekiko grina pizteaz harago izan zuen zerikusia ibilbide profesional horretan San Pedroko fanfarreak: «Gailentzen zirenei edo zaletasun berezia zutenei musika ikasketak ordaintzen zizkion Tirri Tarrak». Asko diote, beraz, elkarri eskertzeko: sanpedrotarrek Tirri Tarrari, eta Tirri Tarrak sanpedrotarrei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.