Harriet Portugal lezoarra, bikain Munduko Txapelketan
14 urteko lezoarra laugarren izan da Scooter Freestyle Munduko Txapelketan, Gazte Mailan, Espainiako selekzioa ordezkatuz.
Harriet Portugal 14 urteko lezoarra laugarren izan da Scooter Freestyle Munduko Txapelketan, Gazte Mailan, Espainiako selekzioa ordezkatuz. Madrilen egin zen joan den asteburuan txapelketa hori, Madrid Urban World Series izeneko lehiaren barruan.
Oarsoaldeko Muturreko Kirolak klubeko kide da Portugal. «Harrietek, bere kategorian, munduko onenen artean egonkortzea lortu du horrela. Haren dedikazioak eta ahaleginak eraman dute hain emaitza ona lortzera. Etorkizun bikaina du aurretik», esan dute taldetik.