Mugikortasun seguru eta osasungarria helburu
Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Gurutze Gorriak elkarlanean ate irekien jardunaldia antolatu dute igandean.
Mugikortasun seguru eta osasungarria helburu ate irekien jardunaldia egingo dute igandean Errenteriako gurutze Gorriak eta Laguntasuna Txirrindularitza elkarteak. Trizikloaren erabilera normalizatzea dute xede garraiobide gisa.
Tailerrak 11:00etatik 13:00etara egingo dituzte, Errenteriako Gurutze Gorriko begiraleek lagunduta, eta irekiak dira parte hartu nahi duten ororentzat. Oinez ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak direla interes handiena erakusten dutenak tailer hauen gainean nabarmen jarri dute antolatzaileek, “euren autonomia eta mugikortasuna mantentzeko bide ematen baitiete”.
Igandeko hitzorduan, Kromosoma tailerrarekin elkarlanean haurrentzako ekintzak antolatu dituzte.