Lezon odola emateko aukera, asteazkenean
17:30etik 21:00etara izango da anbulatorioa zabalik elkartasun keinua egin nahi dutenentzat. Aurrez ordua eskatu behar da.
Lezoko odol emaileen taldeak, odola emateko saioa antolatu du asteazkenerako (hilaren 28rako). 17:30etik 21:00etara izango da zabalik anbulatorioa elkartasun keinua egin nahi dutenen zain. Bertan egoteko, ordea, aurrez hitzordua eskatu behar da: asteazken goizean bertan egin daiteke hori, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituz.
Herriko odol emaileek herritarrei deia egin diete jada emaile direnei, zein berriei, asteazkeneko hitzordura ager daitezen. “Azken urteetan emaileen kopuruak behera egin du, eta beharrezkoa da garai bateko zenbakietara itzultzea osasun beharrei erantzun egokia eman ahal izateko”, adierazi dute.
