Oiartzunek Esku Huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi du asteburuan, Azpeitiaren kontra. Uztailean Euskal Herrikoa jokatuko dute.
Larunbatean hasi du denboraldia KAE2 Ligak. Lehen hitzordua Mutrikun izan dute, eta aurreikuspenak beteta itzuli da etxera Hibaikako gizonen ontzia.
XXVIII. ekitaldia izango du honakoa, eta Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte.
Bizilagunek hiru hilabetean 1.000 eurotik gorako gas fakturak ordaindu behar dituztela salatuko dute, besteak beste. "Berehalako interbentzio eta erreakzioa" galdegingo dute.
KAE1eko laugarren estropada bere egin zuten atzo moreek, batez ere laugarren luzean egindako lan ikusgarriagatik. San Juan, hirugarren atzokoan.
Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean ordutegi berria izango du liburutegiak. Bost jaiegunez itxita egongo dela iragarri dute.
Arizmendieneko sarreran kokatuta egongo da turismo bulegoa. Irteera, txango eta abarren berri emango diete Oiartzun bisitatzen dutenei.
Soberan geratu zaion artilea jasotzea nahi duenak hitzordua hartu beharko du lehenagotik. Baldintzen berri eman dute.
Asteazkenetik ezingo da ibilgailuarekin sartu Arraunlari kalean, San Pedroko kaian, Torreatzean eta Ondartxo pasealekuan. Hospitalilloko kaiaren barrualdean aparkaleku bat egokituko dute.
Frantziako Tourra bi egunetan igarokoa da Errenteria-Oreretatik, igandean (uztailak 2) eta astelehenean (uztailak 3), eta horrek eragina izango du trafikoan zein mugikortasunean.
Hiru proposamen landu dituzte, bidegorriaren zabalerarekin eta argiztapen sistema eraginkorrarekin harremana dutenak.
Herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduak kokatuko dituen mapa erakutsiko du Bizi Errenteriaren webgunean.