Bibliotekak udako ordutegia izango du uztaila eta abuztuan

Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean ordutegi berria izango du liburutegiak. Bost jaiegunez itxita egongo dela iragarri dute.

liburutegia oiartzun

Datorren astelehenetik —uztailak 3— aurrera, Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegia izango duela jakinarazi dute liburutegiko arduradunek.

Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra goizez bakarrik egongo da irekita, adierazi dutenez. Astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.

Larunbatetan, berriz, ohiko ordutegiari eutsiko dio (09:00etatik 13:00etara).

Xanistebanak direla eta abuztuaren 3an (osteguna) eta 5ean (larunbata) liburutegia itxita egongo dela gogorarazi dute. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean ere itxita egongo da, jaiegun ofizialak direlako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.