Joakin Etxeberria Pala Oroitaldia bihar abiatuko du EPLEk

XXVIII. ekitaldia izango du honakoa, eta Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte.

Eskisabel eta Rubemn iazko memorialaren txapeldunak. Argazkia: Arizmendi

EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteak antolatuta bihar hasiko da Joakin Etxeberria Pala Oroitaldia.  XXVIII. ekitaldia izango du honakoa, eta Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte.

Hamalau bikote ariko dira lehian Kadete, Gazte eta Senior kategoriatan, denak larruzko paletan.

Finalak uztailaren 24an jokatuko dituzte, 18:00etan.

Aste honetako kartelera

Bihar, asteartea

  • Seniorrak. Final Laurdenak: Eiheramendi-M. Begiristain / Ibarguren-Anatz (21:00etan)

Etzi, asteazkena

  • Kadete-Gazteak. Davis-Rekondo/ Aizpurua-Retegi (19:00etan)
  • Seniorrak. Final Laurdenak: Irastorza-Ruben/Yorel-Navarro

Ostirala, hilak 30

  • Kadete-Gazteak: Lasa-Garikano/Aizpurua-Retegi (18:30ean)
  • Kadete-Gazteak: Eguzkitza-Zelaiaran/Beristain-Corts
  • Seniorrak. Final Laurdenak: Eskisabel-Vigeon/ Estefano-Ponce

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.