Dena prest bosgarren Zero Zabor Uretan egitasmorako
"Hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu eta irtenbideak bilatzeko" itsas zeharkaldiak eta bestelakoak antolatu dituzte uztailaren erdialderako.
!['Zero zabor uretan' kanpaina. Mater. Hondakinak. Itsasoa](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/07/mater_2.jpg)
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak prest du Zero Zabor Uretan egitasmoaren bosgarren edizioa. Aurten ere “hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu eta irtenbideak bilatzeko prozesu parte hartzaile bat sortzea” du helburu kanpainak, “gizarteko eragile desberdinak inplikatuz eta Mater ontzi museoa euskal kostalde osoa zehar itsas bidaia garatuz”.
Horretarako hainbat hitzordu jarri dituzte uztailerako, ondorengoa da egitaraua:
- Uztailak 16 (igandea): 11:00etatik 15:00etara nabigazioa egingo dute Ondarroatik Pasaiara. 50 euro ordaindu beharko dira; 18:30ean berriz, Serafin Esnaola plaza Itsas Erraldoien Martxa egingo dute.
- Uztailak 17 (astelehena): Bisita ekoaktiboa egingo dute Mater ontzi museoan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; 11:00etatik 20:00etara berriz, Itsas Zaindari Gunea zabalduko dute, Mater parean.
- Uztailak 18 (asteartea): 11:00etatik 14:00etara bisita ekoaktiboa egingo dute ontzi museoan; 17:00etatik 18:00etara Itsas Hondakinen Karakterizazio Tailerra egingo dute Mater ontzian; 18:00etatik 19:30era Itsasoko Plastikoak Biziberritzen Tailerra egingo dute Mater-en; azkenik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Itsas Zaindari Gunea zabalduko dute, Mater ontziaren parean ere bai.
- Uztailak 19 (asteazkena): Pasaiatik Getariara nabigatzeko aukera eskainiko dute 15:00etatik 17:00etara. 50 euro ordaindu beharko dira.
Informazio gehiago eta erreserbak, helbide honetara idatziz edo bestela, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta egin daitezke.