Cadizko Inauterien jaialdirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai
Urriaren 14an izango da emanaldia, 19:00etan hasita; sarrerak, baina, bihar bertan jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera.
Murga de Las Santas Txirigota. Argazkia: Murga de las Santas Bi Kolorete Kultur Elkarteak antolatuta, aurten ere egingo dute Cadizko Inauterien Jaialdia. Honakoa, bederatzigarren ekitaldia izango du, eta Lekuona Fabrikan egingo dute. Lau talde ariko dira emanaldian: La txirigota del bizkochoren Los mi alma, El cuarteto del Gagoren Escuela taller de gladiadores del populo, La Txirigota de Fermin y Antoñitoren To me pasa a mi, los desgraciaditos , eta Murga de las Santasen Las del 5 puesto. Iazko emanaldian konpartsak izan zirela protagonistak azaldu dute antolatzaileek, “aurten txirigotak izango dira, eta oholtza gainean umore gaindosia izango da”.
Urriaren 14an izango da emanaldia, 19:00etan hasita, eta hiru orduko iraupena izango du. Horretarako sarrerak, baina, bihar bertan jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera online (egin klik hemen erosteko), edo Lekuona Fabrikan. Prezioa, 20 euro.
