2023/6/28

[Galeria eta bideoa] Hasi dira San Pedroko jaiak!

Festa moreak eztanda egin du gaur arratsaldean, Tirri Tarra fanfarreak botatako suziriarekin. Herritarrek lepo beteta utzi dute plaza.

Festak eztanda egingo du gaur San Pedron

Gaur botako dute San Pedroko jaien hasierako suziria, Tirri-Tarra fanfarreari dagokio aurten. Igandera bitarte, denetik izango da barrutian.

Francis erail zuten eguna, trans memoriaren eguna izendatzea eskatu du Lezoko Udalak

Francisen hilketak Euskal Herriko LGTBIQ+ mugimendua nabarmen bultzatu zuela adierazi du Lezoko Udalak. Gaurko egunaren harira egindako adierazpen instituzionalean egin dute eskaera.

Eskalantegi 45 atariko bizilagunen "miseriazko egoera" salatu dute

Euren etxeetara sartu zirenetik bizilagunen arteko ezinegona "handituz" joan dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak, "gehiegizko prezioak, baldintza txarrak eta Alokabideren kudeaketa negargarria eta axolagabea direla eta".

Errenteria Osasuna plataforma sortu dute, udalerri "osasuntsuago bat" helburu

Elkarren arrimuan, hainbat bizilagunen amets gaizto bihurtu diren Papresaren eta ADIFen jarduera eta bizilagunen atsedenerako eskubidea orekatuko dituen irtenbide bila hasi dute bidea.

Lezo: erne Tourragatik izango diren trafiko aldaketekin

Uztailaren 2an eta 3an batik bat trafikoan aldaketa asko izanen dira Tourragatik. Jaizkibel, ostiraletik igandera autoentzat itxita.

Tren Berdea Arditurrira

Tren Berdea asteazkenero aterako da uztaila eta abuztuan

Done Eztebe plazatik abiatuko da bi bider asteazkenero, eta Arditurriko meatzeetara sartzeko prezio berezia eskainiko dute egun horietan.

35 urteko errekorra hautsi du Asier Fernandez lezoarrak

Atletismoko 100 metroko Gipuzkoako markarik onena bitan jaitsi zuen lezoarrak larunbatean, Ordiziako meeting-ean.

ekainak 28 oiartzun

Oiartzungo Udala: "LGTBIQ+ pertsonen eskubideak defendatzen jarraituko dugu"

Oiartzungo Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, bi udal taldeek adostuta, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta.

Cadizko Inauterien jaialdirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

Urriaren 14an izango da emanaldia, 19:00etan hasita; sarrerak, baina, bihar bertan jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera.

eh bildu

Oiartzungo EH Bilduk batzarra egingo du ostegunean

Udal eta foru hauteskundeen balorazioa, Oiartzungo mahai politikoaren aurkezpena eta datozen hauteskundeen kokapena izango dituzte hizpide.

"LGTBI+ kolektibo eta pertsona ugariren borroka luze eta nekaezina aitortu nahi dugu"

LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.

San Pedrok ere ortzadar zebrabidea du

Trintxerpen egin berri duten bezalaxe, Ingeniero Markina kaleko zebrabidea ortzadarraren koloreekin margotu berri dute barrutiko herritarrek.

my way out

'My Way Out' filma ikusgai, Harrotasunaren Egunean

Gaur LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna da, eta horren harira, Izaskun Arandiaren film emango dute. Londreseko transentzako kluba da ardatza.

Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-28)

Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-28)

Txostek antolatzen duen txapelketa herrikoiko hiruna partida jokatuko dituzte gaur eta bihar. Gipuzkoako txapelketako beste batek osatuko du kartela.

Gehiago