Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-28)

Txostek antolatzen duen txapelketa herrikoiko hiruna partida jokatuko dituzte gaur eta bihar. Gipuzkoako txapelketako beste batek osatuko du kartela.

Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-28) Pasa den asteazkeneko partida baten aurreko argazkia.

Txostek antolatzen duen pasaka txapelketa laugarren astean sartu da. Zazpi norgehiagoka jokatuko dira gaur eta bihar artean, sei XII. txapelketa herrikoikoak eta bestea VIII. Gipuzkoako Txapelketakoa.

Ohi bezala, kontzejupean izango dira partidak, 18:00etan hasita. Honakoa izango da kartelera:

Gaur, hilak 28, asteazkena

XII. Txapelketa Herrikoia
  • Iradi – Ormaetxea / Etxepare – Etxeberria.
  • G. Mitxelena – Azpiroz / A. Aranburu – Lizarazu.
  • E. Etxabe – O. Etxabe / Dani – Marin.
VIII. Gipuzkoako Txapelketa
  • Urbieta I – Urbieta IV / Lizaso – Urtasun.

Bihar, hilak 29, osteguna

XII. Txapelketa Herrikoia

  • Arizabalo – Elizegi / Iradi – Ormaetxea.
  • Etxepare – Etxeberria / Oiartzabal – Arsuaga.
  • Arevalillo – A. Mitxelena / A. Aranburu – Lizarazu.

Txapelketa herrikoiko zein herrialdekoaren finalak, ohi bezala, xanistebanetan jokatuko dituzte, toki berean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.