Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteria Osasuna plataforma sortu dute, udalerri "osasuntsuago bat" helburu

Elkarren arrimuan, hainbat bizilagunen amets gaizto bihurtu diren Papresaren eta ADIFen jarduera eta bizilagunen atsedenerako eskubidea orekatuko dituen irtenbide bila hasi dute bidea.

Errenteria Osasun plataforma atzo aurkeztu zuten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/28

Udalerri osasuntsuago bat helburu eta bizi kalitatearen defentsa bermatu asmoz elkartu dira Olibet Etxe Berriak auzo elkartea, Gabierrotako Laguntasuna auzo elkartea,  Eguzki kolektiboa, eta Papresa eta Adifen jarduerek kaltetutako herritarrak. Elkarren arrimuan, hainbat bizilagunen amets gaizto bihurtu diren Papresaren eta ADIFen jarduera eta bizilagunen atsedenerako eskubidea orekatuko dituen irtenbide bila hasi dute bidea. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten hainbat bizilagunek elkarlan horren emaitza den EO Errenteria Osasuna Plataforma, baita azaldu zeintzuk izango diren euren helburu behinenak ere.

Lehen erronka Papresa enpresa dute. Herriaren erdigunean kokatuta dagoen enpresaren jarduera beti izan dela “kutsagarria, gogaikarria eta deserosoa” bere inguruan bizi diren bizilagunentzat ekarri zuten gogora, baina egoera horrek okerrera egin duela salatu zuten, “azken aldian egin dituen obra berriekin”.

Plataformak hiru helburu ditu zehaztuta: Behaketa eta salaketa lana, Errenteriako Udalarekin lankidetza eta lan estua, eta Errenteria-Oreretako herritar guztien osasunaren eta bizi kalitatearen defentsa bultzatzea. Behaketa eta salaketa lanaren erdigunean, Papresaren jarduerak inguruko auzoetan eta herrian, oro har, dituen “ondorio negatiboak” jarri ditu plataformak: “kamioiak Nafarroa hiribidetik eta Askatasun Martirien kaletik ibiltzen dira, eta ez lukete bertatik ibili behar, gainerako kamioientzat debekatua baitago. Papresak bere sarbide zuzena du bere instalazioetara GI-636 errepidetik”. Horrekin batera, zarata ere aipatu zuten atzoko agerraldian, “egunez eta gauez sortzen du zarata bere jarduerak. Zarata foku batzuk iraunkorrak dira, 24 ordu egunean, asteko zazpi egunetan, eta beste batzuk noiz behinkakoak eta bat batekoak dira. Zarata horiek gure familien atsedena asaldatzen dute”.

Azkenik, behaketa eta salaketa ildoaren barruan, Papresaren isuriak aipatu dituzte. Horiek ez dutela etenik salatu zuten atzo, kiratsa ikaragarria da eta inor ez da gai esateko zer arnasten ari garen. Isurtzen duen ur lurrunak zerua ezkutatzen du batzuetan, eta beste batzuetan gure balkoi eta fatxadak zikintzen ditu. Zer den ez dakigu, inork ez duelakoa azaltzen, eta hori ere arnasten dugu”.

Udalarekin elkarlana dute beste lan ildoa plataformako kideak: “Bien artean Papresaren zuzenketa eta kontrol neurriak zehazteko, Eusko Jaurlaritzaren aurrean esku hartzeko hark Papresari emandako ingurumen baimena berrikusteko, eta bizitegi gune erabilera eta industria jarduera uztartzeko  udal ingurumen araudia ezartzeko”.

Udalerri erdigunean

Plataformaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak Papresari aplikatutako araudiak ez du kontuan hartzen enpresa udalerriaren erdialdean kokatuta dagoela. Argi diote baina, “ez da ordea gauza bera industrialde batean edo hirigunean jarduera bat egitea. Bigarrenean, konpromisoak handiagoak beharko dute izan onargarria den bizikidetza lortu nahi bada”.

Herritar guztien osasunaren eta bizi kalitatearen defentsa jarri dute erdigunean; hori da hirugarren lan ildoa. Horretarako auzo elkarteen eta kaltetuak direnen borondateak bateratzen saiatuko direla esan dute, “gure udalarekin kontatuz”.

Zarata, arazo nagusia

Papresak eragindako zarata da gaur gaurkoz plataformarentzat arazo nagusia: “Askatasunaren Martirien kalean eta Gabierrotan bizi diren bizilagunak dira kaltetuenak, baita Nafarroa etorbidean bizi direnak. Horiek ezin dute normaltasunez atseden hartu. Batez ere gauez sortzen diren zarata mailak jaistea eskatzen dugu.  Jakin badakigu onartutako maila gainditzen duten zaratak sortzen direla, txostenak daudelako eta ikusi ditugulako, beraz, lehen eskaera araudia betetzea eskatzea litzateke. Hori bermatuko balitz, hau da, zarata maila araudiak onartutakoaren barrukoa balitz ikusi beharko genuke zein eragina duen, ez dakigu nahikoa izango den auzotarrek gauez atseden hartzeko aukera izan dezaten”.

ADIFekin ere zarata da arazo, eta batez ere Olibet Etxe Berriak auzoari eragiten dio, baina baita Gabierrota auzoko lehen lerroan dauden bizilekuei. Beste erronka du hori plataformak: “Informazioa biltzen ari gara. Dagoeneko arazoak baldin badaude, bertatik Abiadura Handiko Trena igaroko bada areagotu egingo da arazoa, trenen maiztasuna eta abiadura handituko da besteak beste. Horrekin ere kezka dugu”.

Errenteria-Orereta osasuntsuago bat lortzeko ekitaldiak eta kanpainak antolatuko dituztela ere jakinarazi zuten atzoko agerraldian.

Plataformarekin harremanetan jarri nahi duten bizilagunek, posta elektronikoaren bidez egin dezakete. Horretarako, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.