Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Lezo: erne Tourragatik izango diren trafiko aldaketekin

Uztailaren 2an eta 3an batik bat trafikoan aldaketa asko izanen dira Tourragatik. Jaizkibel, ostiraletik igandera autoentzat itxita.

Uztailaren 2an Tourrak Lezotik izango duen ibilbidea.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/06/28

Uztailaren 2 eta 3an pasako da Frantziako Tourra Lezotik. Horrek aldaketa nabarmenak eragingo ditu herrian, batez ere trafikoari dagokionez. Lezoarren informaziorako hainbat euskarri prestatu ditu Lezoko Udalak. Horien artean, udalaren webgunean informazio osoa ezarri du, sare sozialetatik ere zabalduko duena; gainera, herriko soto guztietan eta industrialdeetan informazio orriak jarri ditu, ibilbideak irudikatzeko mapa eta guzti. “Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi diegu lezoarrei lasterketa honek eragingo dituen kalteengatik. Mundu mailako lasterketarik ezagunena da, eta giro bikaina sortuko da. Baina trafikoan batik bat hainbat kalte sortuko dituela argi dago”, esan du Mikel Arruti alkateak.

Honakoak dira txirrindularitza lasterketak izango dituen eragin nabarmenenak:

  • Jaizkibel ibilgailuentzat itxita egongo da hilaren 30etik (ostiraletik) uztailaren 2ra (igandea) arte.
  • Uztailak 2, igandea (Gasteiz-Donostia etapa). Lasterketa 16:53 aldera pasako da herritik.
    • Hondarribitik Jaizkibelgo errepidetik (GI-3440) iritsiko da lasterketa Lezora. Herria Jaizkibel hiribidetik zeharkatu ondoren, Altamirako biribilgunetik igaroko da lasterketa eta Donostiako erdigunean amaituko da: Jaizkibel hiribidea erabat moztuta izango da 14:00etatik 18:00etara, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat.
    • Oinezkoak: Jaizkibel hiribidearen alde batetik bestera joateko bide bakarrak Bekoerrota kiroldegiko pasabidea eta Altamirako lur azpiko pasabideak izango dira.
  • Uztailak 3, astelehena (Amorebieta-Baiona etapa). Lasterketa 15:45 aldera pasako da herritik.
    • Donostiatik Altamirako biribilgunera iritsiko da lasterketa, handik Renfe geltokirako bidea hartzeko, Errenteria-Oreretarantz. Altamirako eta Gaintxurizketako biribilguneak itxiko dituztenez, Lezo ibilgailuei dagokienez inkomunikatuta egongo da 12:50etik 16:45era.
    • Herritik oinez atera edo sartzeko, Bekoerrota kiroldegiaren parean, Jaizkibel hiribidearen gaineko oinezkoentzako pasabidea erabili beharko dute herritarrek. Puntu horretatik Renferen geltokira joan ahal izango da. Trena da gomendatzen den garraiobidea, autobus zerbitzuetan ere bide mozketek eragina izango baitute.
  • Bi egunetan: Lezon izango diren larrialdi zerbitzuentzako sarbide bat prestatuko dute portu eremutik. Larrialdiren bat izanez gero, 943 52 40 03 telefono zenbakira deitu behar da, Lezoko Udaltzaingora alegia

Arrutik gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak baimendu duen kirol-ekitaldi bat dela Tourraren pasaera. “Lezoko Udalak herritarren ongizatea sustatzeko lan handia egingo du, eta laguntza emateko prest gaude. Hala ere, udaletik kudeatu ezin diren gaiak, lasterketaren webgune ofizialean kontsultatu beharko dira, Eragozpenak atalean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.