Hiltzailerik ez da faltako aurtengo xanistebanetan
Biyurrieneak Hiltzaileen Jolasa antolatu du herriko festetarako. Izena emateko galdetegia zabalik dago, uztailaren 16ra arte.
Irakurleak albistean klik egin badu, lasai egon dadila: ezer txarrik iragartzen ez duen clickbait bat besterik ez da. Biyurrieneak aurreko urtetako ohitura berrituko du: Hiltzailearen Jolasa antolatu du beste behin.
Jolasean parte hartzeko interesa dutenek, galdetegi bat bete beharko dute. Parte-hartzaile bakoitzari hil behar duen pertsona bat esleituko zaio, eta hiltzeko modu bat.
Xanistebanak bukatzean pertsona gehien hiltzen duena izango da irabazlea.
Horrez gain, galdetegian hiltzeko modu originalak proposatzeko aukera ematen du.