Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Menpekotasuna duten Mugi txartelaren titulardunen laguntzaileek, bidaia doan

Orain arte, Mugiren titularrak ziren pertsona itsu eta gurpil aulkiaren erabiltzaileek bakarrik zuten laguntzaile batekin doan bidaiatzeko eskubidea.

Mugi txartelaren titularrak izanik menpekotasun egiaztagiria duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatuko dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/06/29

Menpekotasuna egiaztatuta duten Mugi txartelaren titularrek kosturik gabe lagunduta bidaiatzeko eskubidea izango dute. Orain arte, Mugiren titularrak ziren pertsona itsu eta gurpil aulkiaren erabiltzaileek bakarrik zuten laguntzaile batekin doan bidaiatzeko eskubidea. Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaur goizean onartu du gehiengoz, eta hortaz,  laguntza berezia izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendetasun egiaztagiria duten Mugi txartelaren titularrek, beraiekin bidaiatzen duten pertsonek ez baitute txartela  ordaindu beharrik izango.

Gisa horretako doakotasuna 2014an onartu zuten, baina soilik itsuen laguntzaileei eta gurpildun aulkien erabiltzaileei ezartzeko. Orain mendetasun egoera guztietara zabalduko dute. Erabakia hartuta, araudian aldaketa egingo dute, menpekotasuna duten pertsonek berek  egiaztatu ahal izan dezaten doan bidaiatzeko eskubidea, identifikazio zehatza aurkeztuta. Agiri hori, Gizarte Politiketako departamentuak emango du, eta jakinarazi duenez, lanean ari dira jada garatzeko.

50.000 gipuzkoarrek dute gaur gaurkoz aniztasun funtzionala, eta horietatik erdiak du menpekotasunaren balorazioa egina aldundiak emandako datuen arabera, “baliteke laguntzailea eskatzea”. Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren presidente Pedro Marcoren hitzetan, “albiste bikaina da menpekotasuna dutelako lagunduta joan behar duten pertsona guztientzat, menpekotasun hori agerikoa izan edo ez”.

Onartu berria den neurria noiz izango den indarrean ez dute jakinarazi.

Deskontuak urte amaiera arte indarrean

Gipuzkoako garraio publikoaren tarifen gainean aurreikusitako %50eko deskontuak urte amaiera arte luzatzea onartu dute, bestalde. Hilaren 6an egindako azterketaren emaitzen arabera,  2022ko lehen bost hilabeteekin alderatuta, %19 igo da garraio publikoaren erabilera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.