Oiartzungo hamabost establezimendu, UEMAren Bertatik Bertara kanpainan
Bisitariei udalerri euskaldunek duten "altxorra" erakustea da Bertatik Bertara kanpainaren ezaugarrietako bat.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Bertatik Bertara kanpaina errepikatuko du aurten ere. 2020an hasi ziren horrekin, eta helburua da bisitariei zein herritarrei erakustea zein nolako altxorra duten udalerri euskaldunetan.
Era berean, zerbitzuetako sektoreko langileak ere animatu nahi ditu, zerbitzua euskaraz eman dezaten.
UEMAk hainbat euskarri mota atera ditu kanpainarako. Horien artean daude taberna eta jatetxeetan jartzzeko mahai-gainekoak.
Aurten 300.000 ale inprimatu ditu UEMAk, iaz baino 100.000 gehiago. Bertatik bertara. Gure herriak, gure hizkuntza, gure arnasa da sei hizkuntzatan zabalduko den mezua: euskaraz, katalanez, galegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
Herriko hamabost establezimenduk bat egin dute kanpainarekin. Oiartzungo Udala dagoeneko hasi da kartelak eta mahai-gainekoak banatzen. Honakoak izango dira otorduetan mahai-gainekoak erabiliko dituzten taberna eta jatetxeak:
- Landetxe jatetxea.
- Usategieta.
- Tolaita.
- Kabitxo.
- Tolare.
- Toki-alai.
- Pikoketa.
- Iru-bide.
- Miren taberna.
- Pagoa garagardotegia.
- Gure Txoko.
- Oliden kanpina.
- Gurutze berri.
- Peluaga N.T.
- Amazkar.