Donosti Cupeko hainbat partida udalerrian jokatuko dituzte

Fanderia eta Beraungo estadioak aukeratu dituzte horretarako, eta bertan jokatuko dira oinarrizko futboleko txapelketa ospetsuaren partidetako batzuk.

OKEko neskak Donosti Cup-en Donosti Cupeko aurreko partida bat Fanderian.

Aurten ere Donosti Cupeko egoitzetako bat izango da Errenteria-Orereta. Fanderia eta Beraungo estadioak aukeratu dituzte horretarako, eta bertan jokatuko dira oinarrizko futboleko txapelketa ospetsuaren partidetako batzuk.

Aurtengoa, 31. ekitaldia izango du txapelketak, 640 taldek hartuko dute parte. Gutzira 26 herrialdetako 8.500 parte hartzaile espero dira. Hamasei kategoria izango dira, hamar gizonenak eta sei emakumeenak, eta 30 egoitzetan banatuko dituzte partidak.

Partidak ikusteko aukera izango da uztailaren 4tik 8ra bitartean Fanderian eta Beraunen. Sarrera doakoa da. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.