Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Konpetizioa eta formazioa, arrosen erronkak aurten

KAE1 eta KAE2 ligetan ‘Erreka’ bana izango ditu San Juanek aurten. Traineru nagusiaren helburua, zalantzarik gabe, play offetarako sailkatzea da. Bigarreneko kirolariena, ikastea.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/06/30

Bi traineru, eta bi helburu oso ezberdin. KAE1 eta KAE2 ligetan traineruak izango ditu aurten San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak, biak gizonenak beraz. Erreka nagusiaren helburua, tapakirik gabe, Eusko Labelera iristeko baliagarri izan daitezkeen lehen bi plazetan izatea da. Bigarren Erreka-ko arraunlariena, berriz, ikastea eta formatzea.

KAE1en lau estropada eginak ditu jada San Juanek. Lehena irabazi zuten, Donibane Lohizunen. Handik aurrera beharbada banderaren aldeko borrokan ez, baina aurrean erregular izan dira. Play offetarako bi postu horien borrokan San Pedro, Lapurdi, Arkote eta Zumaia dituzte bidaide. «Bagaude bost talde bi plaza horien bila. Lehia polita izango da», nabarmendu du Endika Zaldua entrenatzaileak.

A taldeak iazko bizkarrezurra mantendu du. Inportantea da hori traineru baten garapenerako. Iaz hasitako ibilbidea, beraz, aurten indartzea dute helburu arrosek. Gainera, lehia historikoarekin: «Neguan ikusten genuen udara eder joango zela. Hau da, San Pedrorekin lehia historiko hori berraktibatzea polita izango da». KAE1eko azken estropada, hamabosgarrena, abuztuaren 20an izango dute Bilbon. «Gure asmoa denboraldia ahalik eta gehien luzatzea da», azaldu du Zalduak, umorez.

Urko Kortajarena da B ontziaren entrenatzailea. Haren esperientzia arraunlarien artean zabaltzeko lanean ari da. KAE2ko lehen estropada joan den asteburuan izan zuten Mutrikun, eta azkena izan zen Erreka. «Ontziko hamalau arraunlarietatik 11k 20 urtetik behera zituzten. Inork ez ditu hainbeste gazte traineruan. Hori oso kontuan hartu behar da. Gure helburua arraunlariak formatzea da, baina behin uretan izanda, lana ahalik eta txukunen egiten saiatuko gara».

Arraunkera eta bestelako alor teknikoak lantzen ari da Kortajarena gazteenekin. Baina arlo emozionala ere kontuan hartu behar dela dio: «Iaz Gazte Mailan estropada asko irabazitakoak daude traineruan. Ez dute atzean izateko ohiturarik. Arlo emozional hori ere landu behar da». Potentzial handiko kirolariekin ari dela uste du Kortajarenak. «Baina gazteak izanik, ikastea dagokie. Estropada guztietan ikasi behar dute, eta ahal bada, emaitzak hobetzen joan».

Erlazionatutako edukiaLarunbat arratsaldean, 27 traineru badian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.