[Argazkiak] Trebeak dira sanpedrotarrak
Primeran moldatu dira, haur, gazte eta ez hain gazteak ere, karpan antolatutako publiko zabalari begirako jokoetan.
Jai giroan murgilduta jarraitzen dute sanpedrotarrek, eta gaur zerbait erakutsi badute, trebeak direla da. Primeran moldatu dira, haur, gazte eta ez hain gazteak ere, karpan antolatutako publiko zabalari begirako jokoetan. Hori, kontuan hartuta ez dietela lan erraza jarri jokoen antolatzaileek. Lau taldeetan banatuta horiak, urdinak, gorriak, eta berdeak nor baino nor aritu dira.
Zaku lasterketa launaka egin behar izan dute, eta batek baino gehiagok probatu du saioan zoruaren gogortasuna orekari ezin eutsita lurrean bukatu duelako; hori bai, erorikoak ere, elegante. Lasterketaren muturretako batean, sagarra zintzilik zuten zain, eta hozka egin behar zioten, eskuak erabili gabe; hor ere, trebeak, baten batek azkar sumatu baitu bidea hutsik ez egiteko. Talde irabazlea proba horretan, urdina izan da; psikomotrizitate fina dutela erakutsi baitute. Aulkiaren jokoa, sokatira… umorez eta jai giro ¡ederrean egin dituzte jokoak.
Gauean, afari herrikoia izango dute, arraunlari kalean eta Andoni oollokiegik musikatuko die postrea. 23:30ean bi musika proposamen: Joxemariren biloba DJa Begihaundin, edo Charly Flow Free eta Revolutionary Brothers taldearen emanaldia oholtzan.