Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Irudiekin] "Hartu al duzu Leclercen maillotik?"

Maillot horia janzteko moduko harrera egin dio Errenteria-Oreretak Tourrari. Ziztu bizian pasatu da lasterketa, baina horrek ez du ilusiorik apaldu.

tour 2023 errenteria-orereta Laurent Pichon pasatu da lehenengoa Errenteria-Oreretan.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2023/07/03

Euskal Herriak Tourraren Irteera Handia jaso du egunotan, eta handia adjektiboa jartzearena motz gera daiteke. Euskal Herriak harrera erraldoia egin dio munduko txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuenari.

Errenteria-Oreretako erdigunetik gaur eguerdian pasatu da, normalean hutsik egoten den momentu batean: astelehen bateko eguerdian. Renferen geltokitik Larzabaleraino bitartean pasatu da lasterketa, 16:00ak pasatxo zirenean.

Tourraren karabana lasterketa baino pare bat ordu lehenago pasatu da. Zaleak hasi dira furgonetetara hurbiltzen: Leclerc supermerkatu katearen maillotak eta txanoak izan dira egunotan altxorrik preziatuenak, baina Krys optika-denden ahateak ehizatzeko txano urdinak nagusitu dira gaur.

Bestela, askotariko merchandisinga jasotzeko aukera izan dute: Sud Ouest egunkariaren edizio berezia, higiezin agentziaren baten giltzatakoa… Eta kuriosoena: jendarmeriaren logoa duen giltzatakoa. Agian erreklutatzeko behar gorrian daude, eta beraien mugetatik harago bilatu nahi dute harrobia.

Materialaren gosez zeuden batzuek arpilatze ederra egin dute, beste asko esku hutsik joan direnean. Aspaldiko Tourretan bide-ertzean egondakoek bat egiten zuten gauza batean: lehen opari gehiago banatzen zituzten.

Karabanaren opariak jasota, batzuek etxerako bidea hartu dute, asebeteta. Jarraitzaile sutsuenek, berriz, ordu eta erdi inguruko tartea bete behar izan dute.

Batzuk bide-ertzean geratu dira, zain; egon da etxetik eserlekuren bat eraman duenik. Beste batzuek, zumardiko terrazetan arindu dute itxaronaldia. Bitartean, ibilgailuak pasa eta pasa aritu dira, eta zumardi parean geratu da Boutique officielle idatzita zeraman furgoneta beltza.

Jende saldoa korrika hurbildu da. Baina ez, haiek ez zuten doako ezer banatzen. Furgonetako saltzaileak “euro” hitza aipatu duenean uxatu ditu gehienak. Meritua du, gero, etapa guztia atzera begira egiteak.

Lasterketarako atzera kontaketa

Tourra bere udalerritik pasatzen dela aprobetxatu dute askok lasterketa ikusteko, eguneroko gauzetatik ihesaldia eginez. Beste batzuek, bigarren edo hirugarren etapa zuten; horiek erregulartasunaren maillot berderako borrokan aritu dira.

Mendiko sailkapenaren lidergoan, berriz, asteburua Jaizkibelen pasatu duten kuadrillatxo bat ikus zitekeen. Borrokalarienen dortsal gorria lortzeko, berriz, lehia —sanoa, betiere— egon da Euskal Herriak erabaki lelodun ikurrina zeramatenen eta Santa Klara plazako biribilgunean pentsioak igotzea eskatzen zuten Duintasunako kuadrillakoen artean.

Irrati transistore edo mugikorrean lasterketa jarraitzen zutenek ingurukoei lasterketa nola zihoan azaltzen zieten. Orain Zumaian, orain Igeldon, orain Donostian, orain Mirakruz gainean… Helikopteroak salatzen zuten lasterketa hurbil zela, eta polizien —Bidasoaren bi aldeetakoak— motorren abiadak txirrindulariei urratu diete bidea.

Arkea taldeko Laurent Pichon pasatu da lasterketa buruan, eta errepidearen bi aldeetan bildutako zaleen txalo zaparrada izugarria jaso du. Minutu eta pikura pasatu da tropela, ziztu bizian, luze-luze eginda; haiek ere jaso dute merezitakoa.

Lapurdin usakume bat bezala ehizatu dute iheslaria, eta esprintean bukatu da etapa. Jasper Philipsen flandriarrak lortu du Baionako helmugan azkarrena izatea.

Adam Yatesek jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan. Hala ere, egunotan maillot horia soinean janzteko merituak izan dituztenak bide bazterretik txirrindulariak animatu dituzten zaletuak izan dira.

Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan
Tourra Errenteria-Oreretan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.