Iruñeko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea, gaur
Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa deitu du gaur arratsalderako. Zhen Jiang bikotekideak hil zuen pasa den larunbatean.
51 urteko gizon batek bikotekidea hil zuen, sastakatuta, pasa den larunbatean, Iruñeko Ermitagaña auzoko taberna batean. Zhen Jiang zuen izena, eta 47 urte zituen. Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen laugarren emakumea da; 121.a 2003tik.
Bikotekide harremana zuten, eta Anayak taberna kudeatzen zuten elkarrekin. Larunbatean 09:00ak inguruan hil zuen bikotekidea, eta bere burua aurkeztu zuen hiriko Udaltzaingoaren komisarian, Jiang hil zuela aitortuz.
Udaltzainak zein Espainiako poliziak tabernara joan eta aurkitu zuten hilotza. Emakumeak lau haur zituen, eta haien testigantza entzunda ondorioztatu dute indarkeria matxista kasua dela.
Urteko laugarren hilketa matxista salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du gaur —hilak 3— arratsalderako.
Done Eztebe plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan. “Aski da!” esateko elkartuko dira bertan.