Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-07-03)
Zortzi partida jokatuko dituzte aste honetan, launa asteazken eta ostegunean. Bakarra izango da Gipuzkoako txapelketari dagokiona.
Txostek antolatzen duen pasaka txapelketetako zortzi partida jokatuko dituzte aste honetan. Lau asteazkenean izango dira; hiru txapelketa herrikoikoak eta bestea Gipuzkoakoari dagokiona.
Beste lau partidak —txapelketa herrikoikoak guztiak— ostegun arratsaldean jokatuko dituzte. Bi kasuetan, kontzejupean izango dira, baina ordutegi ezberdina izango dute: 17:00etan hasiko dira asteazkenekoak, eta 18:00etan ostegunekoak.
Etzi, asteazkena, hilak 5, 17:00etan
- G. Mitxelena – Azpiroz / Arevalillo – A . Mitxelena.
- Iturain – Erzibengoa / Arizabalo – Elizegi.
- Caetano – Bergara / Olaizola – Ubiria.
- Urbieta II.a – Urbieta III.a / Irazu – Esnal.
Etzidamu, osteguna, hilak 6, 18:00etan
- Iturain – Erzibengoa / Oiartzabal – Arsuaga.
- Noble – Aranburu / Bergara – Flores.
- E. Etxabe – O. Etxabe / I. Mitxelena – Iraola.
- Susperregi – Arruti / G. Mitxelena – Azpiroz.