Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Batzar Nagusiak Oiartzunen izan dira, estreinakoz 1876tik

Urtero, uztailaren 2arekin, Batzar Nagusien pleno ibiltaria egiten dute. Aurten Oiartzuni egokitu zaio; alkateak harrera egin die.

pleno ibiltaria batzar nagusiak oiartzun Ezkerretik hasita, Eider Mendoza ahaldun nagusia, Xabier Ezeizabarrena batzar nagusietako presidentea eta Joana Mendiburu Oiartzungo alkatea.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/03

1979ko uztailaren 2an berreskuratu zituzten Gipuzkoako Batzar Nagusiak, mende baten ondoren. Orduan erabaki zuten egoitza finkoa izatea. Aurretik, ibiltariak ziren batzar nagusiak.

Lehengo ohiturari aitortza egiteko asmoarekin, zein urteurrena ospatzeko helburuarekin, Batzar Nagusien Pleno Ibiltaria egin zuten atzo, Oiartzunen.

Joana Mendiburu herriko alkateak harrera egin zien batzarkideei, udaletxean, 09:30ean. Herriko aginte-makila eman zion Xabier Ezeizabarrena batzar nagusietako presidenteari. Agurra dantzatu zieten bi dantzarik, eta pleno aretora igo ziren batzarkideak eta zinegotziak.

Mendiburuk hitza hartu zuen, eta gogorarazi zuen Oiartzunen izan zen azkeneko plenoa 1876an izan zela. “Euskaldunoi, gipuzkoarroi, gure eskubide historikoak, foruak, kendu zizkiguten urtean”, zehaztu zuen. Halaber, aitortu zuen “ohorea” zela beretzat harrera egitea.

Horrez gain, Oiartzungo alkateak beste pasarte historiko bati egin zion erreferentzia: 1936an herriko zinegotziak kendu eta haietako bi —Leoncio Aranburu eta Antonio Irigoien— fusilatzeari. Atzera begiratzeari garrantzia eman zion, “non gauden” kokatzeko eta etorkizunari “aurrez aurre begiratzeko”.

Datozen erronkei “molde berriz” erantzun behar zaiela aldarrikatu zuen, eta pertsonen zaintza politiken erdigunera eraman behar dela, “guztion artean” aurrera eramateko, eta ez —”orain arte bezala”— emakumeen bizkar utzita.

Pleno ibiltaria 2046an bueltatuko da Oiartzunera. “Ordurako gu ez gara hemen egongo eta lekukoa hartua izango digute belaunaldi berriek. Utz diezaiegun ortzadarraren koloreak dituen lekuko bat, herrialde orekatu eta jasangarri baten ikurra dena eta euskaraz hitz egiten duena”, esan zuen alkateak.

Mendibururen hitzartzearen ondoren, Ezeizabarrenaren txanda izan zen. XII. agintaldia Gipuzkoa eta Euskal Herria “politika aurreratuen” hartzaile izan daitezela eskatu du.

Hurrengo batzar ibiltaria finkatu zuten: Arrasaten izango da, 2024ko uztailaren 2an.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.