Altzibarko saskibaloi kantxa berritu dute
Agerrealde etxadiaren atzean dagoen kantxan hobekuntzak egin ditu udalak. Egoteko mahai eta eserlekuak jarri dituzte baita ere.
Saskiak aldatu, marrak margotu eta mahaia jarri dute. Altzibarko saskibaloi kantxa konpondu du Oiartzungo Udalak. Agerrealde etxadiaren atzean dagoen kirol instalazioan hobekuntzak egin dituzte.
Bi saskiak aldatu dituzte, eta lurreko marrak berriro margotu dituzte. Horrez gain, eserlekudun mahai bat jarri dute alde batean.
Altzibarko kantxan ez ezik, Arraguan ere bi saski berri jarri ditu udalak, Topoaren azpian.
