Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Inoiz baino garrantzitsuagoa da politika feministak aldarrikatzea"

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute, Zhen Jiangen hilketa matxista salatzeko. Laugarren hildakoa da zortzi astetan.

zhen jiang elkarretaratzea oiartzun Elkarretaratzea herriko plazan egin zuten, atzo arratsean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/04

“Euskal Herria sutan dago. 8 astetan, 4 hilketa matxista. Azkena, larunbatean, uztailak 1, Iruñean”. Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Done Eztebe plazan, Zhen Jiangen hilketa matxistagatik amorrua adierazteko; esaldi horrekin hasi zuten irakurketa.

Mugimendu feministak bere samina eta elkartasuna adierazi nahi izan zien Jiangen lau seme-alaba, lagun eta gertukoei. 51 urteko bikotekideak hil zuen, labankadaka, pasa den larunbatean.

“Nazkatuta” daudela aldarrikatu zuten. “Gizartearen antolaketa patriarkalak uneoro indarkeria matxista gure artean egotea ahalbidetzen du, bai erakundeetan, bai kalean eta baita ingurune hurbilenean ere”.

“Soilenetik indartsuenera”, egunerokoan emakumeek ehunka eraso jasotzen dituztela salatu zuten. Arazoa “egiturazkoa” dela seinalatu zuten, “sistema heteropatriarkalaren ondorio”, eta argi dute ez dela etengo matxismoarekin bukatu arte.

“Euskal Herriko Mugimendu Feministatik indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu”, iragarri zuten.

“Bizitza bizigarriak”

Gizartea “errotik” aldatzeko bidea feminismoa dela aldarrikatu zuten. “Eskuina aurrera egiten ari den garai honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da politika feministak aldarrikatzea, bai erakundeetatik, bai herri-mugimendutik; lortutako guztiari balioa ematea eta atzerapausorik ez onartzea”.

Pertsona guztiek “bizitza bizigarriak bizitzeko” eskubidea dutela nabarmendu zuten, jatorria, sexua edo gizarte-egoera zein dela ere. “Premiaz aldarrikatzen ditugu indarkeriarik gabeko bizitzak, bizitza duinak”.

Sistema “irauli” arte “borrokan” jarraituko dutela jakinarazi zuten, “feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.