Ergoien eta Karrikako herribide bana konpontzen ari dira
Udalak 133.000 euroko inbertsioa egingo dute bi bideak konpontzen. Karrikakoa bukatuta, Ergoiengoa eraberritzen ari dira.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, herriko bi herribide konpontzen ari dira. Horietako batetako lanak bukatu dituzte. Zehazki, Karrikako Zaldinarazpiko bidea eraberritu dute.
Ergoien auzoko Burkondo herribidea da orain atontzen ari direna.
Oiartzungo Udalak 133.000 euroko inbertsioa egin du herribide horiek konpontzeko.