Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

UEMA: "Oldarraldi judizial hau eten egin behar da"

UEMAko 125 hautetsik agerraldia egin dute, administrazioaren barruan erabat euskaraz aritzeko araua bertan behera utzi dutela salatzeko.

uema agerraldia Usurbilen egin zuten agerraldia, atzo. Oiartzungo hautetsien ordezkaritza izan zen bertan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/08

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMAko) 125 hautetsi elkartu ziren atzo Usurbilen, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia salatzeko. Besteak beste, Oiartzungo hautetsiak izan ziren bertan, Joana Mendiburu alkatea buru.

Izan ere, Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utzi dute. Eusko Legebiltzarrak duela zazpi urte onartu zuen legearen arau horren arabera, udalek barruko idatzizko dokumentuak erabat euskaraz egiteko ahalmena zuten.

Udal barruko dokumentuei buruz: gai-zerrendak, aktak, batzordeen irizpenak, eta abar ziren euskaraz egin zitezkeenak, betiere zinegotziren batek euskaraz ez zekiela alegatzen ez bazuen. “Ez gara herritarrekiko harremanei buruz ari”, argi utzi zuten.

Epaira iristeko bidea

Epaia “kolpe handia” izan dela aitortu zuten, “batez ere” udalerri euskaldunentzat. Epaiaren “larritasunaz” harago, horraino iristeko pausoei errepasoa eman zieten UEMAko ordezkariek.

Lehenik eta behin, gogorarazi zuten VOXek jo zuela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusira, 2019ko udalen hizkuntza-jarduna arautzeko dekretuaren kontra. “Alegia”, zehaztu zuten, “dekretua onartu eta bi urtera, eta EAEn batere zinegotzirik eduki gabe”.

Bigarren urratsa auzitegi horrek egin zuen; “azkenaldian euskararen sustapenaren aurkako erabakiak hartu dituen auzitegiak”. Dekretuari buruzko salaketa jasota, haren oinarrian zegoen 2016ko Udal Legearen kontra jo zuen, eta “inkonstituzionala” zela ebatzita, Madrilera bidali zuen auzia.

Hirugarren pausoa Auzitegi Konstituzionalak eman du, 6.2 artikulua baliogabetuz. Epaileek argudiatu dutenez, hizkuntza-eskubideak urratzen ditu. 

“Auzitegiak irakurketa erabat trakestua egin du hizkuntza-eskubideei buruz, argudio erabat onartezinak erabiliz. Besteak beste, honako hitz hauek erabili ditu udalek euskara lehenesteari buruz: “supremacía exorbitante“. Argigarria”, esan zuten UEMAko ordezkariek.

Gogorarazi zutenez, Udal Legea onartu zenean, Espainiako Estatuaren Abokatutzak auzitan jarri zituen lege horren hainbat artikulu. Hala ere, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu zuten legearen interpretazioari buruz. “Hori ezerezean geratu da orain”, azaldu zuten.

“Gaztelaniaz mugarik gabe egin daiteke”

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalei barne-funtzionamenduan hizkuntzen erabilera arautzeko eskumena “kendu” diela salatu zuten. “Muga argi bat ezarri dute: administrazioan, gaztelaniaren makuluarekin soilik erabil daitekeela euskara. Hots, gaztelaniaz mugarik gabe egin daiteke; udalek euskaraz egiteko aukera izatea, zinegotzien hizkuntza-eskubideak errespetatuta, hori supremazia dela dio auzitegiak”.

Epaia UEMAko udalen kontrako “eraso zuzena” dela nabarmendu zuten, eta garai ilunagoak bueltan ekarri ditu, udalerri euskaldunetako hautetsien arabera.

“Egoera makur honen aurrean, ezinbestekoa da elkarrekin bat eginda lan egitea”, ohartarazi zuten. Iragarri dutenez, UEMAn biltzeko urratsa egiten ari dira udal gehiago, eta “arduraz” jokatuko dutela iragarri dute: “Udalerri euskaldunak gara, eta erantzukizuna dugu euskararen normalizazioan urrats erabakigarriak egiteko”.

UEMAk lanean 32 urte daramatza, eta hainbeste urteren ondoren orain “atzerantz” egitea “onargarria” ez dela gaineratu zuten. Gainera, berretsi zuten 6.2 artikuluak emandako aukerarekin ez dela hizkuntza-eskubiderik urratzen. “Eta are gehiago esango dugu: hizkuntza-eskubideak UEMAko udaletan errespetatzen dira gehien”.

Erantzunaren “beharra”

UEMAren esanetan, “oldarraldi judiziala” eten egin behar da. UEMAk Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako mobilizazioarekin bat egin zuen duela aste batzuk, eta atzo berretsi zuten azaroaren 4an han izango direla. “Euskararen aurkako erabaki judizial hauen aurka agertzeko eta euskara sustatzeko orube bat eskatzeko izango gara bertan”.

Epaiak UEMAko udaletan “ezinegon handia” sortu duela jakinarazi zuten, eta atzera egiteko “arrisku bizia” dagoela ohartarazi zuten. “Egoera aztertzen ari gara, epaiaren ondorio praktikoak zein diren ikusteko eta orain zer urrats egin zehazteko”, azaldu zuten.

Udalen euskalduntzean pausoak ematen jarraitzeko asmoa dutela iragarri zuten, urteetan egindako bidean “sakontzeko”.

Bestalde, oldarraldi horrek “erantzun juridiko sendoa” behar duela premiatu zuten. “Higatzen ari dira urteetan hizkuntza-politikaren zimendu izan den lege-eremua, eta garaia dugu elkarlanean euskara sustatzeko lege-orubea egokitzeko”.

Azken epaien ondoren zeregin horretan hasi direla esan zuten, eta aste honetako epaiak premia “areagotu” egin duela ziurtatu zuten. “Egin dezagun bat, lor dezagun euskararen sustapenean urrats erabakigarriak egiteko lege-esparru eraberritu bat. Badago premia, badaukagu erantzukizuna. Bila ditzagun bideak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.