Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-07-10)
Aste honetan zazpi partida jokatuko dituzte, hiru asteazkenean eta beste laurak ostegunean. Gipuzkoako txapelketakoa, bakarra.
Txostek antolatzen duen pasaka txapelketek aurrera egiten jarraituko dute aste honetan. Txapelketako seigarren jardunaldia izango da. Zazpi norgehiagoka dituzte programatuta txapelketako karteleran.
Horietako hiru asteazkenean jokatuko dituzte. Bi txapelketa herrikoikoak izango dira, eta bestea, Gipuzkoakoa.
Ostegunerako, berriz, lau partida antolatu dituzte. Bi egunetan 18:00etan hasiko dira. Honakoa izango da Kontzejupea girotuko duten partiden egitaraua:
Etzi, hilak 12, asteazkena
- Iturain – Erzibengoa / Iradi – Ormaetxea.
- Olaizola – Ubiria / Oiartzabal – Arsuaga.
- Urbieta I-Urbieta IV / Taberna-Chiapusso.
Etzidamu, hilak 13, osteguna
- Etxepare – Etxeberria / Arizabalo – Elizegi.
- Susperregi – Arruti / G. Mitxelena – Azpiroz..
- E. Etxabe – O. Etxabe / Noble – Aranburu.
- Dani – Marin / I. Mitxelena / Iraola.