Begoña Mendigutxiaren omenezko erakusketa, Arizmendienean
Heltako pintura saioetako ikasleek bere ikaskidea zena omentzeko erakusketa antolatu dute. Hilaren 13an instalatuko dute, abuztuaren 10era arte.
![begoña mendigutxiaren omenezko erakusketa](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/izengabea.jpg)
Begoña Mendigutxiaren omenezko erakusketa antolatu dute. Hilaren 13an —datorren ostegunean— hasiko da, eta abuztuaren 10era arte luzatuko da.
Arizmendieneko areto balioanitzean jarriko dute erakusketa. Mendigutxia pasa den azaroan hil zen, eta Heltaren arte tailerrean bere ikaskide izan zirenen lanak ikusi ahal izango dira.
Marivi, Ixiar, Pantxike, Iñaki, Mertxe, Kontxi, Andres, Paqui, Clara, Lurdes, Begoña, Maribel, Jesus Mari eta Mirenen lanak ikusi ahal izango dira bertan.