Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeek meatzaritzan izan duten protagonismoa erakutsiko dute Arditurrin

Emakumeen lana aitortuko dute Arditurri Egunean, datorren igandean. Gainera, ikazkintzan izan duten ibilbidea ikus ahal izango da hil osoan.

emakumeak meatzaritza arditurri Ezkerretik eskubira: Kristina Brit, OTASAko idazkaria; Nora Velez del Burgo, feminismo zinegotzia eta Maitane Iribar, feminismo teknikaria.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/11

Datorren igandean egingo dute Arditurri Eguna, hiru urteko etenaren ondoren. Meategiarekin eta parketxearekin gozatzeko aukera izango dute. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak egitaraua antolatu dute hilaren 16rako.

Emakumeek meatzaritzan izan duten presentzia eta egindako lana ikusarazi nahi dute. “Meategi guztietan aritu dira emakumeak lanean, baita Arditurrin ere, baina beraien ekarpena gutxietsia izan da eta ez du aitortzarik jaso”, adierazi dute udaleko ordezkariek.

Gaineratu dutenez, meatze-jardueran aritu ziren emakumeek ez zutela bizimodu “erraza” izan, “erronka eta oztopo askori” aurre egin behar izan ziotelako. Izan ere, emakumeei tradizionalki esleitutako lanak ez zituzten egiten.

Beraien lana aitortzeko eta genero-rol tradizionalen inguruan errotuta dauden estereotipoak eraisteko ekimenak antolatu dituzte aurtengo Arditurri Egunean.

Erakusketa eta murala

Igandetik aurrera, Aitzindariak, ikatzaren emakumeak erakusketa ikusteko aukera izango da. Uztaila osoan izango da ikusgai.

Argazki eta testigantzen bidez Asturiasko meatzeetan emakumeek egindako lana jasotzen du. Emakumeek sektorean izandako presentzia eta egiten duten ekarpena dokumentatzen duen ibilbidea da.

Hilabete osoan zehar egongo da erakusketa bisitatzeko aukera (17 eta 24ean izan ezik), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (igande eta jai egunetan goizez bakarrik).

Erakusketaz gain, meatzeetan emakumeek ere egindako lana islatzeko mural erraldoia egiteko proiektua martxan dago.

Alaia Gaztelumendi artistak egingo du Arditurrin bertan. Datozen hilabeteetan joango da murala osatzen eta igandean azalduko du proiektua, 10:30ean.

Aurkezpenaren ondoren murala sortzeko lehen harriak biltzeko jarduera antolatu du Abaraxka ludotekak meatze inguruan.

Arditurriko Eguna

Meategia barrutik ezagutzeko bisita gidatuak ere antolatu dituzte igandean. Itxita egoten den Arditurri 3 erromatar garaiko meatze galeria ikusteko aukera ere izango da.

Fosilen eta garai geologikoen gaineko paleontologia tailerra eskainiko du Luberrik eta mineralen bila ere arituko dira. Doan izango dira ekintza guztiak eta sarrerak tokian bertan hartu beharko dira.

Oidultz dultzainero taldeak, Donavera eta Arretxe trikitilariek eta Izagirre pandero jotzaileak alaituko dute giroa eta txosna ere egongo da.

Egitaraua

  • 10:30-14:00: Aitzindariak, ikatzaren emakumeak erakusketa.
  • 10:30-14:00: Arditurriko argazki zaharren erakusketa.
  • 10:30-14:00: Meategira bisita gidatuak.
  • 10:30-12:00: Paleontologia tailerra.
  • 10:30-11:30: Alaia Gaztelumendiren eskutik Arditurriko mural erraldoiaren aurkezpena.
  • 11:00, 11:45 eta 12:00: Arditurri 3 Erromatar garaiko meatze galeriara bisita gidatuak (14 urtetik gorakoentzat).
  • 11:00-14:00: Jolasak eta tailerrak.
  • 12:00: Mineralen bila irteera gidatua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.