Gaztetxoen danborradaren entseguak, astearte eta ostegunetan
Xanistebanetako danborradaren entseguak jada hasi dituzte. Haurtzaro Ikastolan ari dira prestatzen, astearte eta ostegun arratsaldeetan.
![gaztetxoen danborrada entseguak](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/52267207895_e404b2ad37_5k.jpg)
Xanistebanetako gaztetxoen danborradan parte hartuko dutenak hasi dira hura entseatzen. Hilaren 4an egin zuten lehenengo saioa.
Antolatzaileek —Ergoiengo Jai Batzordeak eta Haurtzarok— jakinarazi dutenez, astearte eta ostegunetan geratzen dira, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. 18:30ean hasten dituzte entseguak, eta ordubete irauten dute.
Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBH4ra bitarteko haur eta gazteei dago zuzenduta.