Gurutze eta Lanbarren arteko errepideko tarte bat, itxita
Uztailaren 17tik irailaren 19ra bitartean tarte bat itxiko dute. Aldundiak errepide alternatiboen berri eman du.
Gurutze eta Lanbarren lotzen ditu errepideak. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, GI-3632 errepidearen zati bat itxita egongo da datorren astelehenetik —hilak 17— irailaren 19ra bitartean.
Lanbarren eta Gurutze auzoa elkartzen ditu errepide horrek; zehazki, 0,500 eta 1,000 kilometro puntuen artean. Oin-horma bat eraiki behar dute, eta beste bat konpondu.
Errepide alternatiben berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak, galtzada moztuta egongo den denbora tarte luze horretarako.
GI-636 errepidetik —Nazional zaharra— Lanbarrengo parke logistikoko pabiloietara sartzeko aukera egongo ela jakinarazi dute.
Hala ere, Gurutze auzotik parke logistikora sartu ahal izateko, GI-2134 errepidetik jarraitu beharko da Arraguaraino —Elizalde zeharkatuta—, GI-2132 errepidetik Lartzabaleraino eta GI-636 Errenteriatik Irunera.
